Société
Pertsona bat hil da Gernikan trenak harrapatuta
Erdialdeko trenbide-pasagunean izan da ezbeharra, goizean, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.
Albiste izango da: Denboralea, Telebistaren Nazioarteko Eguna eta 25 urte Ernest Lluch hil zutela
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
“Definizioak bihurriak izaten dira eta, askotan, zaila izaten da erantzuna topatzea”
Larunbatean, azaroaren 22an, Euskal Herriko X. Hitz Gurutzatuen Txapelketa ospatuko dute Irunen. 30 parte hartzailetik gora izango dira, nor baino nor, txapela janzteko lehian. 2007an egin zen, lehenengoz, txapelketa, eta 2014an azkena. Urte askotako etenaldiaren ondotik, iaz, Korrikaren harira, Irungo Aitzondo elkarteak berreskuratu zuen egitasmoa, eta aurten ere antolatu dute txapelketa. Joxan Elosegi sortzaileak eta Beñat Muguruza antolakuntzako kideak txapelketaren xehetasunak kontatu dituzte.
Telebista bizirik aterako al da aro digital berrian?
Telebistaren kontsumoa asko aldatu da azken urteotan. Hala ere, 50 urtetik gorako biztanleen artean kontsumoa oso altua da oraindik. Bea Narbaiza EHUko irakaslearen esanetan, telebistaren etorkizuna bermatu dezakeen giltza sinesgarritasuna da.
Ekaitz Pau, Gorlizko alkatea: "Udaltzaingoaren auto bat bidali arren, hark alde egitean eraso zioten etxeari"
Uribe Kosta institutuko irakaslearen jazarpen kasuaren harira, Ekaitz Pau Gorlizko alkateak azaldu du gaiaren berri izan zuela irakaslea bera Udalarekin harremanetan jarri zenean, azken erasoa baino egun batzuk lehenago. Dioenez, alde guztiekin harremanetan jarri da, eman beharreko pausoak zeintzuk izan behar diren erabakitzeko, eta azpimarratu du ez dela institutuko gauza isolatu bat, gizarte osoari eragiten diona baizik.
Emakume bat hil da N-121-A errepidean, Beran, lau ibilgailuren artean izandako istripuan
Biktima Lesakakoa da. Gainera, bi pertsona zauritu dira, eta Irungo eta Donostiako ospitaleetara eraman dituzte.
Gripeagatik ospitaleratuta daudenen kopurua iaz baino bost aldiz handiagoa da EAEn
Osakidetzak eta Osasun Sailak txertaketaren garrantzia azpimarratu dute arnas gaixotasunen prebentzio gisa, eta "erne egoteko" eskatu dute Eguberrietara begira.
Plantazio handiak hedatzen ari dira, eta saguzarrak eta Amazonia mehatxatzen dituzte
Brasilgo Amazonian, plantazio handiek saguzar frugiboroen (frutajaleen) bizimodua hankaz gora jarri du. Funtsezko espeziea da bertako haziak eta landaredia mantentzeko. Monolaborantzak eremuan zehar mugitzea galarazten die saguzarrei, eta horrek oztopatzen du haziak barreiatzea. Saguzarrek garraiatutako hazi bakoitzak ikaragarri laguntzen du zuhaitz, fruitu, baso eta sabanak birsortzen. Amazonia babesteko beharrezkoak dira.
Barnahus, sexu-abusuen biktima izan diren adingabeei arreta integrala emateko EAEko lehen zerbitzua
Arreta "homogeneoa eta koordinatua" emango zaie Barnahus etxean sexu-indarkeria pairatu duten haur eta nerabeei; espazio bakarrean jasoko dituzte osasun, hezkuntza, gizarte, polizia eta justizia zerbitzuak.
EAEko Auzitegi Nagusiak 88 urtera igo dio kartzela zigorra 11 adingaberi sexu-abusuak egiteagatik zigortutako Hondarribiko surf monitoreari
Gipuzkoako Auzitegiak 71 urte, 5 hilabete eta 9 eguneko kartzela ezarri zion, eta, hortaz, 17 urte gehituko zaizkio. Dena den, epaia ez da irmoa eta helegitea jar dakioke Auzitegi Gorenean.
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, kirol-klub bateko garagardo txorrota irekita utzi eta 450 litro alferrik galdu direlako
Gauez gertatu zen, ostalaritza-establezimendua itxita zegoela. Poliziak jakinarazi duenez, ustezko egilea bertan sartu zen eta garagardo-zisterna bateko txorrotari eragin zion, baimenik gabe.
EAEko emakumezko erizainen ia erdiek diote komentario sexistak jasan dituztela
Euskadiko emakumezko erizain eta fisioterapeuten ia erdiek iruzkin iraingarriak jasan dituzte, SATSE Erizainen Sindikatuak egindako inkesta baten arabera. Kasuen % 85 baino gehiago ez dira salatzen. Ikerketa Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna berehala izango dela eta eman ezagutzera.
Begoña Pedrosa: "Irakasleen eskubideen edo euren lanaren aurkako edozein jokabide onartezina da"
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak babesa adierazi nahi izan dio Santurtziko ikastetxe bateko ikasle talde baten jazarpenaren biktima izan den irakasleari. "Ikastetxeak Ikasleen Eskubideei eta Betebeharren Dekretuaren esparruan aurreikusitako prozedurak aktibatu ditu, eta sailetik prozesu horri laguntzen jarraituko dugu, hurbiltasun eta errespetu osoz", adierazi du Pedrosak.
Kezka Lizarra inguruan, frankismoari eta ultraeskuinari lotutako talde bat dagoelako bertan
Oinarri frankista eta ultraeskuindarra duen talde batek eraikinak erosi ditu Deierriko haran txikian, Lizarrako merindadean eta Iruñetik 40 bat kilometrora. Fundazioak sekten ezaugarri batzuk ditu, baina ez sekta gisa katalogatzeko adina.
Espetxera bidali dute Bilboko portuan 120 kilo kokaina zeramatzala atzemandako guardia zibila
Guardia Zibileko agenteak lankide bat ikertzen ari ziren, narkotrafikoarekin zerikusia zuelakoan. Lankide horrek Fiskalaren eta Mugen arloan egiten zuen lan eta aduanetan eta mugako pasabideetan segurtasuna bermatzea zuen zeregin. Guardia Zibileko iturriek baieztatu dutenez, joan den igandean atxilotu zuten 120 kilo kokaina zeramatzala.
Albiste izango dira: Abisu horia elurragatik eta hotzagatik, 50 urte Franco hil zela eta Brouarden eta Muguruzaren hilketen urteurrena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Santurtziko institutu bateko irakasle baten aurkako jazarpen-kasu bat ikertzen ari da Adingabeen Fiskaltza
Adingabeen Fiskaltzak ikerketa abiatu du, Kantauri institutuko irakasle batek hainbat ikasle salatu ostean, ikasgelan hura grabatzeagatik eta mugikorraren bidez haren irudi bat manipulatu eta zabaltzeagatik.
Euskal errepideen egoera berrezarri da, goizeko lehen orduan gorabehera asko izan ostean
Bi errei itxi dituzte AP-8an, Zornotzan, eta lau kilometro arteko auto-ilarak izan dira; kamioi batek GI-636 errepidea blokeatu du Lezon, Errenteriarako noranzkoan, eta Santurtzin ere zirkulazioa oztopatu da. Gainera, errei bat itxi dute AP-1 autobidean, Soraluzen, kamioi batek matxura izan duelako.
Marlaska ministroak dio atxilotuen jatorria argitaratzeak ez duela delitua prebenitzen laguntzen
Ertzaintzak ildo horretan hartutako erabakiaren gaineko iritzia eman du, eta jatorria dena delakoa izan inor ez estigmatizatzearen alde agertu da.
Bengoetxeak azpimarratu du EHUk 192 milioi euro behar dituela inbertsio gehigarrietarako
Joxe Ramon Bengoetxea EHUko errektoreak bere ustez unibertsitate publikoak behar dituen beharrak azaltzen jarraitu du. Asteazken honetan, Eusko Legebiltzarrean izan da, eta azpiegiturak zaharkituta ez geratzeko plan batek 190 milioi euro baino gehiago izan beharko lituzkeela esan du.