Société
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Urriak kulturaz, gastronomiaz eta aisialdiaz gozatzeko proposamen ugari ekarriko ditu Euskal Herrira. Azokak, jaialdiak, erakusketak, ikuskizunak, tradizioak, aire zabaleko egitasmoak... Denetik izango da datorren astean aukeran.
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon
Epaileak espetxera bidali du Iruñeko eskola batean ikaskidea sastatu zuen gaztea
Instrukzioa daraman epaileak giza hilketa saiakera egotzi dio, eta ihes egiteko arrisku handia dagoela uste du.
Loiu eta Bartzelona arteko hainbat hegaldi bertan behera gelditu dira Mediterraneoko denboralearen ondorioz
"Eguraldi ona egon arren, gripea iazko ezaugarri berberekin ari da heltzen"
Alberto Martinez Osasun sailburuak ohartarazi du gripeak iazko joera berbera hartu duela. Nolanahi ere, medikuntza prebentiboan aditua den Pello Latasa sendagileak adierazi du gripearen larritasun maila ez dela aldatu.
Gizarteak euskararekin zer harreman duen hobeto ulertzeko entzute prozesua abiatu du Eusko Jaurlaritzak
Ikerketak Euskal Herriko zazpi lurraldeetako ahotsak bilduko ditu, banakako 600 elkarrizketa eta 12 talde fokalen bitartez, euskararen inguruko esperientziak, emozioak eta narratibak ezagutzeko.
Nafarroako San Juan de Dios Ospitaleak uko egiten dio eutanasia aplikatzeari
Nafarroako Arartekoak egiaztatu du itunpeko zentroan hiltzeko laguntza eskatzen duten pazienteak sistema publikora eramaten dituztela, eta, beraz, zainketa aringarriak zuzenean Nafarroako Unibertsitate Ospitalean emateko eskatu du.
Non eta noiz har dezaket gripearen txertoa?
Aurtengo kanpainan, txertoguneen bidez, txertaketa herritarrengana hurbiltzen saiatu da Osakidetza. Horietan, txertoa hartu nahi dutenek hitzordurik gabe egin ahal izango dute. Txertoa hartzeko ordutegiak eta lekuak kontsultatu, hemen.
Ikasleen protestekin bat egin dute Baionan
Hezkuntza baldintza hobeak eskatzeko mobilizazioa joan den astean hasi zen Parisko eskualdean eta herrialde osora zabaldu da. 600 atxilotu baino gehiago eta dozenaka zauritu daude Frantzia osoan. Ikasle batek grabatutako irudiak dira.
Hauek dira urriaren 1ean indarrean sartu diren DGTren arau berriak
Autoan, motoan zein patinete elektrikoan dabiltzanentzako DGTren trafiko-arau berriak urriarean lehenengoan sartu dira indarrean. Bideo honetan, isuna saihesteko kontuan hartu beharreko aldaketa garrantzitsuenak laburbildu dizkizugu.
Sutea piztu da Muxikako zerrategi batean, eta eragina izan du Euskotrenen eta BI-635 errepidean
Ez da zauriturik izan, sutea goizeko laurak aldera sortu baita, eta ez zegoen inor lantegian piztu denean. Trenen eta errepideetako trafikoa normaltasunera itzuli da.
Goiz korapilatsua Bizkaiko errepide nagusietan, istripuen ondorioz
Txorierrin zenbait istripu izan dira, auto-ilara luzeak goizeko lehen orduotan. Uneotan lau kilometroko ilarak daude Muskizen, A-8an, Bilbora bidean, izandako beste istripu baten ondorioz.
Albiste izango dira: etxebizitzari buruzko dekretua, DGTren berrikuntzak eta borondatezko abortuak Osakidetzan
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Hauek dira borondatezko abortuak Osakidetzan egiteko eredu berriaren nobedadeak
Gaurtik aurrera, Osakidetzak bere gain hartuko ditu sare publikoan egindako borondatezko abortuak, batez ere hamar aste baino gutxiagoko haurdunaldien kasuan.
78 urteko gizon bat hil da Bermeon, gidatzen ari zen traktorea irauli egin da eta
78 urteko gizon bat hil da asteazken honetan Bermeoko Mañu auzoan, gidatzen ari zen traktorea irauli baita.
Hil egin da Lodosako sokamuturrean zauritutako emakumea
Igandeko saioan, zezenetako batek gaztea zegoen hesiaren aurka egin zuen eta zauri larriak eragin zizkion.
Bi pertsona larri zauritu dira Balmasedan, bi ibilgailuk talka eginda
Aurre-alboko talka izan da, ibilgailuetako bat BI-636 errepidean sartu da eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Edarietan burundanga 10 bat minutuan hautemateko gai den gailu bat garatu du EHUk
Metodo diskretua, eramangarria eta erabilerraza da. Gainera, aurretiazko analisiak in situ egiteko aukera ematen du, laborategiko ekipoen beharrik gabe.
5 urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati, neskato adingabe bati ukituak egiteagatik, Lizarraldean
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Probintzia Auzitegiak Lizarraldeko herri batean 9 urteko neskato bati ukituak egin zizkion gizonari martxoan ezarritako 5 urte eta egun bateko espetxe zigorra.
Justizia Aranarentzat plataformak salatu du epaitegiak ez duela ikertu Arana zauritu zuen ertzainaren burua
Iker Aranari foam bala batekin tiro egin zion ertzainaren buruak lekuko gisa deklaratu du asteazken honetan Bizkaiko Auzitegian, eta ez ikertu gisa, akusazio partikularrak eskatu bezala. Pilotakadaren eraginez, gazteak barrabila galdu zuen iaz.