Société
Hondarribian senegaldar bat tiroz hil zuen udaltzaina lanetik apartatu dute
Euspel sindikatuak adierazi du polizia ez dutela "diziplina" kontu batengatik baztertu, baizik eta horrelako egoeretan ohiko prozedura delako.
72 urteko gizon bat atxilotu dute Iruñean, indarkeria matxista egotzita
Foruzaingoak segurtasun dispositiboa antolatu zuen atzo Alde Zaharrean, atxilotutako gizona etxebizitza batean gotortu zelakoan bikotekideari mehatxu egin ondoren. Agenteek gizona etxean ez zegoela egiaztatu zuten.
Etxebizitza dekretuak ez du argitzen zer diren putre-funtsak, baina ezingo dute etxerik erosi merkatuko balioaren % 70etik behera
Gaur argitaratu da dekretuaren testua Espainiako Aldizkari Ofizialean, eta bihar sartuko da neurria indarean. Alokairuko kontratuen berritze automatikoa jasotzen duen bigarren dekretua bihar argitaratuko dute. Ostiralean egingo dute osoko bilkura Kongresuan, eta bertan bozkatuko dira dekretuak.
Munduko energia-kontsumoaren 40 urteko beroaren baliokidea xurgatu zuten iaz ozeanoek
Horrela jaso du azken Copernicus txostenak. Uraren tenperaturaren igoeraren ondorioz, ekosistemak aldatu egiten dira, itsasoko bero-bolada eta ekaitz gehiago izaten dira, eta itsasoaren maila igo egiten da.
N-1 errepideko Tolosa pareko zatian normal dabil trafikoa
Kamioi batek matxura izan du N-1 errepideko 437. kilometroan, Tolosan, Irunerako noranzkoan. Errei bat itxi dute eta gutxienez 2 kilometroko auto-ilarak sortu dira. 08:00ak pasata, erreia ireki eta zirkulazioa normaltasunera itzuli da.
100 egun Ander gabe, eta galdera asko erantzun barik
Gaur 100 egun dira Santurtziko Udaltzaingoak Ander atxilotu zuela taser pistola erabilita. Ospitalera konorterik gabe heldu zen, eta handik bi egunera, hil egin zen.
Familiak borroka judiziala hasi du, erantzukizunak eskatzeko, bai Udaltzaingoari, bai Udalari. Argi dute udaltzainek aipatu izan balute taser pistola erabili egin zutela, osasun zerbitzuen jarduna oso bestelakoa izango zela.
Martxa eta elkarretaratzea Hondarribian, udaltzain batek tiroz hil zuen gizonaren omenez
Senegaldarren komunitateak eta Mankosengal elkarteak justizia eskatu dute Babacar Wellerentzat. Bere heriotza "porrot kolektiboa" izan dela azpimarratu dute, gaixo zegoen pertsona baten aurrean behar bezala erantzuten ez delako asmatu. Larunbatean beste elkarretaratze bat egingo dute 17:00etatik aurrera.
Hondarribian gertatutakoa ekidin zitekeela eta gizarteak porrot egin duela adierazi du Igor Enparan alkateak
Udaltzain batek 46 urteko gizon bat tiroz hil eta biharamunean, alkateak ikerketa inpartziala egin dadila eskatu du gertaturikoa argitzeko.
Adingabe bat sastatu dute Txantreako ikastetxe batean
Erasoa goizeko lehen orduan gertatu da, Ana Maria Sanz ikastetxearen barruan. Iruñeko Udaltzaingoak 20 urteko ustezko erasotzailea atxilotu egin du. Zauritutako adingabea ospitalera eraman dute eta ez dago larri.
Etxebizitzaren aldeko aldarrikapenekin bat egin dute Bilbon, eta hainbat protestarik Arriaga plazan kanpaldia egin dute
Sare sozialen bidez deituta, berrogeita hamar pertsona baino gehiago daude bart gauetik Bilboko antzokiaren zabalgunean kanpaldi inprobisatua egiten.
Amaiak eskura eman dio Sanchezi etxebizitza dekretuaren aldeko aldarrikapena
Nafarroako abeslariak La Vanguardia sarien banaketa ekitaldia aprobetxatu du eskaera hori Espainiako Gobernuko presidenteari helarazteko, eta ez du inolako aitzakiarik izan kartela kameren eta ikusleen aurrean erakusteko, Bartzelonan egindako galan.
Etxebizitza dekretuaren bidez etxegabetzeak 2028ra arte debekatu, aldi baterako alokairuaren gaineko araudia gogortu eta laguntza fiskalak areagotu nahi dituzte
Espainiako Gobernua etxebizitzari buruzko dekretu berri bat negoziatzen ari da talde parlamentarioekin, asteartean Ministro Kontseiluan onartzeko. Jutsek "urrundu" egin dela esan du azken orduan, eta Sanchezek "azken esfortzua" egiteko eskatu die alderdi guztiei.
Rigoberta Menchu eta Shirin Ebadi Bakearen Nobeldunek Fair Saturday saria jaso berri dute Bilbon
Bi emakumeek justizia eta giza eskubideen alde Guatemalan eta Iranen egindako lana aitortu dute Guggenheimen egin berri den ekitaldian. Ez dira saritu bakarrak izan. Bizkaiko agintari nagusiak eta alderdi politiko guztietako ordezkariak bildu ditu ekitaldiak. Rigoberta Menchu baikor azaldu zaigu, nahiz eta munduko egoera politikoa etsigarria izan.
Gizon bat oso larri zauritu da Orkoienen, aire konprimatuko botila bat lehertu egin zaio eta
Nafarroako Unibertsitate Ospitalean ingresatu dute, Iruñean, sabelaldean traumatismo bat duela, oso pronostiko larriarekin.
Udaltzain batek gizon bat hil du, tiroz, Hondarribian
Segurtasun Sailak azaldu duenez, gizonak arma zuri batekin mehatxatu ditu ostalaritzako lokal batean zeuden pertsonak. Udaltzaingoa eta Ertzaintza hura geldiaraztera joan direnean, ertzain baten kontra oldartu da eta udaltzain batek tiro egin dio.
Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa Bartzelonan, Sanchezek parte hartu duen ekitaldi baten kanpoaldean
Milaka manifestari mobilizatu dira Bartzelonan, Palau de Congressos de Catalunyaren aurrean, etxebizitza eskubidearen alde. Ordu horretan La Vanguardiako IV. sariak banatzeko ekitaldia hastekoa zen, Pedro Sanchez presidentea bertan zela. Besteak beste, etxebizitza eskubidea "blindatzeko" greba orokorra eskatu dute.
Mamografiak erabiliz emakumeen arrisku kardiobaskularra aurreikusteko proiektua garatu du Osakidetzak
Bularreko arterietan kaltzioa izateak bihotzeko patologiak garatzeko arriskua hirukoiztu egin dezakeela ikusi dute ikertzaileek. Proiektuaren arduradunek nabarmendu dutenez, "gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun biologiko eta sozialen ondorioz, estrategia diagnostiko eta terapeutiko bereiziak behar dira".
Maricarmenek kanpaldian daudenak animatu ditu ospitaletik: "Borrokatu, defenda ezazue zuena dena"
Madrilen etxegabetu zuten 87 urteko emakumeak protestan ari direnei mezua bidali die, Gregorio Marañon erietxetik. "Bertan zuekin egotea gustatuko litzaidake", esan die.
Gizon batek bikotekidea hil du Benidormen
Hiltzailea ez ezik, beste bi gizon atxilotu dituzte, krimena estaltzea egotzita. 30, 40 eta 45 urteko hiru gizonezko dira atxilotuak.
Asteburuan, Getxon, 10 edukiontzi erre zituen pertsonaren bila ari da Ertzaintza
Ertzaintzak ikerketa abiatu du, Getxoko Erromo eta Areeta auzoetan hamar edukiontzi nork erre zituen argitzeko.