Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat oso larri zauritu da Orkoienen, aire konprimatuko botila bat lehertuta

Nafarroako Unibertsitate Ospitalean ingresatu dute, Iruñean, sabelaldean traumatismo bat duela, oso pronostiko larriarekin.

68 urteko gizon bat oso larri zauritu da astelehen arratsaldean Orkoienen, urpekaritza-zentro batean aire konprimatuko botila bat lehertuta.

SOS Nafarroak 17:26an jaso du istripuaren berri, eta larrialdietako langileak bertaratu dira. Zauritua bertan artatu dute, eta, ondoren, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera (Iruñea) eraman dute anbulantzia medikalizatuan. Sabelaldean traumatismoa du, eta oso larri dago.

Foruzaingoa ezbeharraren arrazoiak ikertzen ari da. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X