Hilketa matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek bikotekidea hil du Benidormen

Hiltzailea ez ezik, beste bi gizon ere atxilotu dituzte, krimena estaltzea egotzita. 30, 40 eta 45 urteko hiru gizonezko dira atxilotuak.

Polizia Nazionalak gizon bat atxilotu du Benidormen (Alacant), 33 urte inguruko bikotekidea hiltzea leporatuta. Gainera, beste bi gizon ere atxilotu ditu, hilketa estali dutelakoan. 30 eta 45 urte bitarteko hiru gizonezko dira atxilotuak, polizia iturriek ohar baten bidez jakitera eman dutenez.

Biktimaren gorpua Benidorm eta Finestrat herrien arteko landa eremu batean aurkitu dute lurperatuta. Poliziak emandako informazioaren arabera, hiltzaileak ez zuen genero indarkeriarekin lotzen zuen aurrekaririk.

Gertautakoaren berri zekiten bi gizon polizia etxera joan zirenean izan zuten agenteek hilketaren berri. Bi gizon horiek kontatu zieten "ezagun batek, arma zuri bat erabilita, emaztea hil zuela".

Behin hori jakinda, ustezko egilearen etxera joan ziren polizia agenteak, eta hantxe bertan egiaztatu zuten gertatutakoa. Halaber, egiaztatu zuten abisua eman zuten bi gizonezkoek gorpua ezkutatzen lagundu ziotela hiltzaileari.

Hiltzaileak gorpua zatitu eta su eman zion

Bestalde, hiltzaileak biktimaren gorpuzkiak zatitu zituen, Benidorm kanpoaldean dagoen landa eremu batean su eman aurretik.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X