Société
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Epaileak arrazoien artean aipatu ditu, besteak beste, jatetxearen dekorazioa, plater batzuk su biziarekin prestatzea eta ebakuazio planik eza.
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Salaketa duela hilabete jarri zuen Kirolaren Gardentasun eta Demokrazia Elkarteak, eta, ondoren, ehun bat pertsonak egin dute bat salaketarekin. Horren harian, oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen aurkako delitu bat egin ote duen ere ikertzen ari dira.
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ertzaintzak, apiril eta irail bitartean, hoteletan erreserbak zituzten pertsonei diru-transferentziak eskatuz egindako iruzurrengatik 98 salaketa jaso ditu. Oraingoz, iruzurraren guztizko zenbatekoa 57.000 eurotik gorakoa da.
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda
"Konekta zaitez ikerkuntzaren korrontera" izango da EITBk antolatutako elkartasun ekimenaren 27. edizioko leloa, eta herritarrek egingo duten olatu kolektiboa izango da kanpainaren elementu bereizgarria.
Fisikako Nobel saria Francis Halzenek jaso du, jatorri astrofisikoko energia handiko neutrinoak aurkitzeagatik
Beste greba egun bat dute gaur hezkuntzan Iparraldean, baliabide gehiago eskatzeko
Lizeo asko, Baionako Etxepare adibidez, blokeatuta daude joan den ostegunetik. Ikasleek baliabide gehiago eskatzen dituzte, eta gaurko protestak bat egin du irakasleek deitutako grebarekin.
Alokabideren etxebizitza bateko bizilaguna etxegabetu dute Bilboko Atxuri auzoan
AZET Bilboko etxebizitza sindikatuak salatu duenaren arabera, bertan 10 urte bizitzen daramatzan baliabide gutxiko emakume bat etxegabetu dute. Sindikatuaren arabera, Alokabideri ordaindu ezin diolako kaleratu dute, eta ez diote bizitoki-aukerarik eskaini. Jaurlaritzak dio pilatutako zorra oso handia dela, eta, negoziatzen ibili arren, ez duela ordaintzeko gaitasun faltarik frogatu.
Istiluak Bartzelonan, etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazio jendetsuaren ostean
Antolatzaileen arabera 120.000 pertsona baino gehiago eta Udaltzaingoaren arabera 20.000 pertsona baino gehiago kalera atera ziren atzo etxebizitzaren egoeraren aurka protesta egiteko. Istiluak izan ziren, edukiontziak erre zituzten, dozena bat lagun baino gehiago atxilotu zituzten, eta hainbat zauritu izan ziren.
Jon Agirre legazpiarraren belarri tortillak nazioarteko lehiaketa bat irabazi du
Goiherri jatetxeko sukaldariak patata tortillaren eta belarriaren arteko fusioa aurkeztu du IV. Nazioarteko Patata Tortilla Txapelketan. Lehiaketa Alacanten egin dute.
Abian da EAEn gripearen aurkako txertaketa kanpaina
Gaur hasi dira herritar zaurgarrienak gripearen txertoa hartzen, beren osasun-etxeetan. 60 urtetik gorakoak, gaixotasun kronikoa dutenak, haur txikiak, haurdun dauden emakumeak eta osasun langileak, besteak beste. Dagoeneko Osakidetzak 100 mila zita baino gehiago eman ditu datozen egunetarako. Gainera, aurten aurrenekoz txertaguneak jarriko dira EAEko hiru hiriburuetan, txanda eskatu beharrik gabe txertoa jartzeko.
Hiru zauritu Mungian, hiru ibilgailuren arteko trafiko istripuan
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenaren arabera, istripua laurak hamar gutxitan gertatu da, Trobika parean, hiru autok talka egin duten eta. Kolpearen ondorioz, hiru pertsona zauritu dira. Horietako bi Gurutzetako ospitalera eraman dituzte (Barakaldo), eta hirugarrena, Urdulizkora.
Bi adingabe dituen familia bat etxegabetu dute Gasteizen
Gasteizen gertatutako azken bi etxegabetzeak salatzeko eta etxebizitza eskubide bermatua izan dadin, Etxebizitza Sindikatu Sozialistak elkarretaratzea deitu du astearterako, 19:00etatik aurrera, Andre Maria Zuriaren plazan.
Autokritika egiteko eta erantzukizunak bere gain hartzeko beharra berretsi du Pedrosak, PISA txostenaren harira
Sailburuak azpimarratu du "lehen minututik" onartu zuela PISAren datuak "txarrak" zirela eta Hezkuntza Sailak bere gain hartu zuela horren gaineko erantzukizuna. Are, "autokritika" egiteko eta "autoexijentziaz" jokatzeko beharra bere egiten duela ere adierazi du.
Karl Deisseroth, Peter Hegemann eta Georg Nagel ikertzaileek jaso dute Medikuntzako Nobel saria
Hiru-hirurek optogenetikaren oinarriak ezarri dituzte. Teknika horri esker, garun bizietako banakako nerbio-zelulen jarduera aktiba eta desaktiba daiteke. Prozedura hori mundu osoko laborategietan erabiltzen da gaur egun.
Albiste izango dira: euriteen ondorioak, Pedro Sanchezen erabakia eta Arte Ederren Bilboko Museoa
Larunbateko euriteek aurrekaririk gabeko ur sarrera eragin zuten Bilboko saneamendu sisteman, Ur Partzuergoaren arabera
Deustuko sifoiaren kolektoreak segundoko 650 litrotik 8.000 litrora pasa ziren 30 minutu eskasetan. Bilboko Udalak gune bat egokitu du Zabalgunean kaltetuak artatzeko eta erreklamazio-izapideak kudeatzen laguntzeko.
Giro aparta Lazkaon, Kilometroak festaren edizio borobilean
Aurtengo Kilometroak berezia zen, eta igarri egin da. Lazkaon, festa aurrenekoz, 1977an, ospatu zuen herrian, egin dute Gipuzkoako ikastolen aldeko 50. jaia. Eguraldia lagun izan dute, gainera.
Zazpikaleetako merkatariak, ezintasuna eta kalteak tarteko, uholdeen biharamunean
Urak minutu gutxian hartu zituen saltokiak, eta kalteak eragin zituen altzari, makina eta salgaietan. Merkatari askoren ustez estoldak zikin eta buxatuta egoteak ez zuen ura behar bezala iragaztea ahalbidetu.
Kilometroak bere sorterrira itzuli da 50. edizioan
Kilometroak jaiak 50. edizioa du aurtengoa. Euskal Herri mailan, ikastolen aldeko festa antolatzen lehen lurraldea izan zen Gipuzkoa. 1977an ospatu zen lehenbizikoz, Lazkaon eta Beasainen..
"Tribuaren Berbak" saioa bueltan da
Denboraldi honetan, 8 saio grabatuko dira, eta lehen atalaren gaia eta izenburua Madrilgo euskaltzaleak izango da. Estreinaldia, 22:15ean, ETB1en.