Société
Istiluak Baionako lizeoetan
Lecornuk ikasleen manifestatzeko eskubidea onartu du, baina azken egunetan erabilitako indarkeria gaitzetsi du, izan ere, su eman diote hainbat dendari eta dozenaka polizia eta jendarme zauritu dituzte. "Ezin da Frantziako gazteen segurtasunarekin jolastu", ohartarazi du lehen ministroak.
Auto baten eta kamioi baten arteko istripu batek auto-ilarak sortu ditu AP-8an, Galdakaon
Auto baten eta kamioi baten arteko istripua izan da AP-8 autobidean, Galdakaon, eta auto-ilarak sortu dira Irunerako noranzkoan. Horrez gain, beste istripu bat izan da GI-627 errepidean, Arrasaten (Gipuzkoa). Korapiloa konpondu da, baina San Mameserako BI-10 errepideko sarbideak itxita egon dira.
Isiltasuna apurtzen: Maialenek nahasmendu bipolarra du, eta honela egiten dio aurre gaixotasunari
Maialen Mendinueta Legazpikoa da, ortodontista, eta bi seme-alaba ditu. 17 urte zituela izan zuen lehen agerraldia eta, urteetan zehar, ospitaleratzeak, beste hainbat krisi eta depresio bat bizi izan ditu. Duela urtebete baino gutxiago, 2. motako nahasmendu bipolarra diagnostikatu zioten. 2021ean, isiltasuna hautsi eta bere bizipenak sare sozialetan kontatzea erabaki zuen, berak bezala gaztetatik buruko gaixotasuna dutenei laguntzeko asmoz.
"Vaya Semanita"ren denboraldi berria martxan da
Darabilen umorearekin eta pertsonaia klasiko eta berriekin bueltan dugu Euskal Telebistako saioa. Ostegunetan, 22:15ean, ETB2n.
Maricarmen Abascalen aldeko omenaldiak kandelaz bete du Puerta del Sol
Madrilgo Puerta del Sol kandelaz bete da, Maricarmen Abascalen oroimenez. 87 urteko emakumea asteazken honetan hil da, irailaren 23an etxetik bota zutenean, Estatu osoan etxebizitzaren egoeraren aurkako protestak hasi ostean.
Atsekabea eta amorrua Puerta del Solen, Maricarmen hil dela jakin ondoren
Bildutakoak iritzian bat etorri dira, eta adierazi dute etxebizitzaren aldeko protestak piztu zituen emakumeari egin dakioken "omenaldirik onena borrokan jarraitzea" dela.
Maizterren Sindikatua: "Espekulazioak eta errentismoak hil dute Maricarmen hil dute"
Alicia del Rio Madrilgo Maizterren Sindikatuaren bozeramaileak, asteazkenean, Maricarmen Abascalen borrokak utzitako ondarea nabarmendu du, eta "espekulazioak eta errentismoak egunero jendea hiltzen" dutela adierazi du.
Maricarmen hil da, etxebizitzaren aldeko protestak piztea eragin zuen Madrilgo 87 urteko emakumea
Maricarmen Abascal Madrilgo Gregorio Marañon ospitalean hil da. Han zegoen ingresatuta etxegabetu zutenetik.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekideari eta horri laguntzen saiatu zen gizon bati eraso egiteagatik
Udaltzaingoaren iturriek jakitera eman dutenez, 16:00ak aldera gertatu zen erasoa. Ordu horretan, udaltzainek 18 urteko gaztea atxilotu zuten, bi delitu egotzita: genero indarkeria eta laguntzeko asmoz hurbildu zen gizonari lesioak eragitea.
Uholdeak Zazpikaleetan: sareak ezin du horrenbeste ur hartu, Bilboko Udalaren arabera
Larunbatean estolderiak behar bezala funtzionatu zuela adierazi du Asier Abaunzak, Bilboko Hiri Plangintza zinegotziak. 67 litro pilatu ziren bi orduan, eta ezohiko fenomeno horrek kolapsatu egin zuen sistema.
Kadeteen bi partidatan izandako"ezohiko" emaitzak Fiskaltzara eraman ditu Gipuzkoako Futbol Federazioak
Susmopean dauden bi partidak pasa den maiatzean jokatu ziren, Kadete Mailako Euskal Ligarako igoera faseko azken jardunaldian. Anaitasuna eta Martuteneren artekoa 16 eta 1eko emaitzarekin amaitu zen, eta Arrupe Cheminade eta Danena taldeen artekoa, berriz, 15-1eko markagailuarekin.
Kimikako Nobel saria Kaganek eta Soaik jaso dute, molekula organikoen asimetria argitzen egindako lanagatik
Henri Kagan eta Kenso Soairen aurkikuntzak erabakigarriak izan dira botikak diseinatzen eta egiten dituzten kimikarientzat.
Riderrak, euripean lanean: erabiltzaileok erantzukizunik dugu?
Joan den larunbateko Bilboko ekaitzaldian grabatutako irudiek eguraldi txarra dagoenean etxez etxeko banaketa-zerbitzua erabili behar den ala ez eztabaida piztu dute. Glovo eta Uberreko banatzaileek euripean eta kaleak urez beteta zeudela lanean jarraitu zuten, eta horrek beste galdera bat sortu du: enpresen erantzukizunaz harago, zer ardura dugu erabiltzaileok?
Etxebizitzen alokairuarekin ustez iruzur egiten zuen gizona atxilotu dute, EITBk kasuaren berri eman ostean
Supermerkatuetan lapurretak egiten zituen talde bat desegin dute eta 10.000 produktu berreskuratu dituzte
Lapurtutako produktuek 102.000 eurotik gorako balioa zuten, eta aipaturiko taldeak Bizkaian gutxienez bost lapurreta egin zituen, Bilbon, Barakaldon eta Santurtzin. Halaber, Araban egindako beste lapurreta batzuk ere ikertzen ari dira.
Hiru gizon gaztek eraso fisikoa eta sexuala egin diote neska adingabe bati Zumaian
Erasoa igande goizaldean egin zioten. Zumaiako Udalak, bestalde, gertatutakoa deitoratu eta babes eta elkartasun osoa helarazi die erasoa jasan duen adingabeari, haren familiari eta ingurukoei. Mugimendu Feminstak, bere aldetik, manifestazioa deitu du ostiralerako, erasoa gaitzesteko.
Harri puska handi bat hormatik askatu eta lurrera erori da Eako kaian
Ez da lehen aldia, izan ere, abuztu amaieran ere beste hainbat harri erori ziren, 100 kilo ingurukoak. Bertan da portuko zuzendaritza egoera aztertzen.
Ostegunean sartuko da indarrean etxebizitza dekretu orokorra, eta azaroaren 15ean, alokairuen gainekoa
Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira. Alokairuaren nahitaezko luzapena jasotzen duena azaroaren 15eko Diputazio Iraunkorrean bozkatuko dute, eta zaila izango da onartzea, EAJk kontra egingo duela iragarri du eta.
El Niño "Godzilla" hemen da eta historiako bortitzena izan liteke
Fenomeno meteorologikoa eratu egin da, eta 3 °C-tik gorako anomalia eragin du Ekuatoreko Ozeano Barean; mundu osoko eguraldian izan ditzake ondorioak.
Gutxienez hiru kilometroko auto-ilarak N-1 errepidean, Iruran, Donostiarako noranzkoan
Auto-ilarak hiru kilometrokoak dira Iruran, Donostiarako noranzkoan. Andoainen, Gasteizerako noranzkoan izandako istripua konpondu dute dagoeneko.