Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Harri puska handi bat hormatik askatu eta lurrera erori da Eako kaian

Ez da lehen aldia, izan ere, abuztu amaieran ere beste hainbat harri erori ziren, 100 kilo ingurukoak. Bertan da portuko zuzendaritza egoera aztertzen. 

Harri puska handi bat hormatik lurrera erori da Eako kaian

Eako kaian (Bizkaia) harri puska handi bat hormatik askatu eta lurrera erori da gauean zehar, EITBk jakin duenaren arabera.

Ez da lehen aldia, izan ere, abuztu amaieran ere hainbat harri erori ziren, 100 kilo ingurukoak. Orduan ingurua hesitu eta ikerketa abiatu zuten.

Eako alkateak jakitera eman duenez, geologoak lanean egon ziren atzo eta adierazi zuen azken orduetan izandako euriteengatik beste zati bat eror daitekeela.

Une honetan, bertan da portuko zuzendaritza egoera aztertzen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X