Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekideari eta horri laguntzen saiatu zen gizon bati eraso egiteagatik

Udaltzaingoaren iturriek jakitera eman dutenez, 16:00ak aldera gertatu zen erasoa. Ordu horretan, udaltzainek 18 urteko gaztea atxilotu zuten, bi delitu egotzita: genero indarkeria eta laguntzeko asmoz hurbildu zen gizonari lesioak eragitea.

18 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, asteartea, Bilboko Zorrotza auzoko kale batean, 46 urteko gizon bati eraso egin eta zauriak eragiteagatik. Dirudienez, atxilotutako gaztea neska-lagunarekin eztabaidan ari zen, eta hura babestu nahian, 46 urteko gizona neskaren alde paratu zen.  

Udaltzaingoaren iturriek jakitera eman dutenez, 16:00ak aldera gertatu zen erasoa. Ordu horretan, udaltzainek 18 urteko gizona atxilotu zuten, bi delitu egotzita: genero indarkeria eta laguntzeko asmoz hurbildu zen gizonari lesioak eragitea.

Erasoa jasan zuen gizonak kolpe handiak zituen, eta Basurtuko ospitalera eraman zuten.

19 urteko emakumeak, erasotzailearen bikotekideak, ez du mutil-lagunaren aurkako salaketarik jarri. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X