Eustateko datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Industriaren ekoizpena % 1,9 hazi zen martxoan Euskadin

Industriaren Ekoizpenaren Indizearen urte batetik besterako bilakaerak ikur positiboa izan du Araban (%12) eta Gipuzkoan (%3,5), baina % 4 behera egin du Bizkaian.

Euskadiko industria ekoizpena % 1,9 igo da martxoan, aurreko urteko martxoarekin alderatuta eta % 1,3 otsailarekin konparatuta,Eustatek argitaratutako datuen arabera.

Sektoreei dagokionez, 2010eko martxoko indizearen bilakaera (2009ko martxokoaren aldean) positiboa izan da. Tarteko ondasunak edo lehengaiak % 11,3 eta kontsumo-ondasunak % 6,2 hazi dira, kontsumo-ondasun ez iraunkorrek gora egin dutelako (%9,1). Energia, aldiz, % 17,4 jaitsi da.

Industriaren Ekoizpenaren Indizearen urte batetik besterako bilakaerak ikur positiboa izan du Araban (%12) eta Gipuzkoan (%3,5), baina % 4 behera egin du Bizkaian. Martxoko datuekin alderatuta, aldiz, hazkunde tasa positiboa izan da hiru lurraldeetan: Araban %4,5 igo da, Bizkaian %0,8 eta Gipuzkoan %0,2.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X