% 0,1eko hazkundearekin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiak atzeraldi ekonomikoa gainditu du

Alabaina, Europar Batasunak egindako aurrikuspenaren arabera, urteko hirugarren hiruhilekoan Barne Produktu Gordinak berriro egingo du behera, BEZaren igoeraren ondorioz.
Zapatero Otan Efe
Jose Luis Rodriguez Zapatero artxiboko irudi batean.

Espainiak teknikoki atzeraldi ekonomikoa gainditu du, izan ere, urtarrila eta martxoa bitartean % 0,1eko hazkundea izan du. Hala ere, Espainiako Bankuak emandako datuen arabera, urte-arteko emaitzak aintzat hartuta, ekonomiak beheraka jarraitzen du.

Espainiako ekonomiak 2008ko udaberritik zeraman atzeraldian. 2010eko lehen hiruhilekoan % 0,1eko hazkuntza izan duenez, adituek esaten dute geldialdia, teknikoki, gaindituta dagoela.

Urtarrila eta martxoa bitartean, familien kontsumo indizeak berriro egin du gora, baina Espainiako Bankuak ohartarazi du horren arrazoia BEZa igotzeko hartutako erabakia izan daitekeela. Beste era batera esanda, BEZa igotzen denean, kontsumoak berriro egin dezakeela behera uste du.

Hala eta guztiz ere, kontsumoak ahula izaten jarraitzen du eta horren erakusgarri da familien aurrezte-tasa handia. Inbertsioak ere gelditu egin dira, testuinguru ekonomikoak eragiten duen ezinegonagatik eta kredituak murriztaileak direlako.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X