Krisi ekonomikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epsilon Euskadi borondatezko konkurtso prozesuan dago

Gasteizko Miñao parke teknologikoan kokatutako automobil-enpresa honek 16 milioi euroko galerak ditu. Halaber, zorrei aurre egiteko kaudimenik ez duela aitortu du.
Gasteizko automobil-enpresak 16 milioi euroko galerak ditu. Argazkia: EITB
Gasteizko automobil-enpresak 16 milioi euroko galerak ditu. Argazkia: EITB

Epsilon Euskadi automobil-enpresa borondatezko konkurtso prozesuan dago, inbertitzaile berri bat aurkitu ez duelako eta Vitalarekin eta Kutxarekin duen zorrei aurre egiteko gai ez delako. Gauzak horrela, enpresa honek aurkeztutako borondatezko konkurtsoaren aitorpenari oniritzia eman dio Gasteizko Merkataritza arloko 1. Epaitegiak. Epsilon Euskadiren arabera, enpresak ez du zorrei aurre egiteko kaudimenik.

Enpresa konkurtso aurreko egoeran zegoen eta 16 milioi euro baino gehiagoko zorra du Vitala eta Kutxa bankuekin. Epaitegian aurkeztutako eskaeran, zorrei aurre egiteko enpresak kaudimenik ez duela azaldu du, "maileguen epemugak ibilgailuen alorrean eman den krisiarekin bat egin duelako eta gainera, motorsportetik lortutako irabaziek behera egin dutelako".

Epaileak borondatezko konkurtso aitorpena onartu du. Horren ondorioz, Epsilon Euskadik administrazioa eta ondarren ahalmena mantenduko ditu eta, bitartean, epaileak izendatutako konkurtsoaren administratzaileek enpresan eskua sartuko dute.

Miñao (Araba) Parke Teknologikoan kokatutako enpresaren % 64 Eusko Jaurlaritzaren esku dago. Aurreko agintaldian 50 milioi euroko diru-laguntza publikoak jaso zituen. Laguntza hauen legezkotasuna zalantzan jarri dute egungo Eusko Jaurlaritzako buruzagiek. Zentzu honetan, Bernabe Unda Industria sailburuaren esanetan, "kudeaketa kaskar batek baimendu zuen zalantzazko operazio hura".

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X