Urtetik urterako datua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko ekonomia % 0,8 hazi da

Aurreko hiruhilekoaren datuekin alderatuta, aldiz, % 0,2 egin du barne produktu gordinak.

EAEko barne produktu gordina (BPG) % 0,8 hazi da aurtengo bigarren hiruhilekoan, iazko epe berdineko datuekin alderatuta, urtaro eta egutegi eraginak kenduta, Eustatek jakinarazi duenez.

Hori horrela, hazkundea aurreko hiruhilekoarena baino hamarren bat txikiagoa da.

Urtetik urtera, Espainiako ekonomia % 0,7 hazi da, Espainiako Estatistika Institutuaren arabera.

Bestealde, EAEko ekonomia % 0,2 hazi da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Urtetik urterako datuan bezala, kopuru hori aurreko hiruhilekoko bilakaera baino hamarren bat txikiagoa da, eta Espainiako ekonomiak lortutakoaren berdina.

Enpleguari dagokionez, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean bilakaerak negatiboa izaten jarraitzen du (%0,4ko jaitsiera), baina igoera txiki bat izan du (%0,1), aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

EAEko barne produktu gordina (BPG) % 0,8 hazi da aurtengo bigarren hiruhilekoan, iazko epe berdineko datuekin alderatuta, urtaro eta egutegi eraginak kenduta, Eustatek jakinarazi duenez.Hori horrela, hazkundea aurreko hiruhilekoarena baino hamarren bat txikiagoa da. Urtetik urtera, Espainiako ekonomia % 0,7 hazi da, Espainiako Estatistika Institutuaren arabera.Bestealde, EAEko ekonomia % 0,2 hazi da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Urtetik urterako datuan bezala, kopuru hori aurreko hiruhilekoko bilakaera baino hamarren bat txikiagoa da, eta Espainiako ekonomiak lortutakoaren berdina. Enpleguari dagokionez, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean bilakaerak negatiboa izaten jarraitzen du (%0,4ko jaitsiera), baina igoera txiki bat izan du (%0,1), aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X