Etxeko langileen lege berriaren gakoak
Gaur sartuko da indarrean etxeko langileen baldintzak arautzen dituen lege dekretua eta hemen dekretuaren puntu nagusiak bildu ditugu:
- Gutxieneko soldata lanbide arteko gutxieneko soldataren parekoa izango da.
- Astean gehienez 40 orduko lanaldia izango da.
- Langileak bi soldata extra jasoko ditu urtean eta horren zenbatekoa gutxienez soldata minimoa izan beharko da.
- Langileak zuzenean, enplegu zerbitzu publikoen bitartez edo baimendutako agentzien bidez kontratatuko dira.
- Hemendik aurrera probaldi bat ezarri ahal izango da, baina ezin izango da bi hilabete baino gehiago luzatu, lan-hitzarmenak kontrakoa esaten ez badu, eta lan-harremanaren inguruan erabakirik hartzen bada gutxienez zazpi egun naturaleko epeaz abisatu beharko da.
- Asteko 40 orduak eginda, langilea ez da etxean egotera behartuta egongo.
- Lan egun baten eta hurrengoaren artean gutxienez 12 orduko atsedenaldia egongo da, baina barne langileen kasuan, 10 ordura murriztu daiteke.
- Barne langileek gutxienez bi ordu izango dituzte egunero otordu nagusiak egiteko, eta ordu horiek lanordu gisara zenbatuko dira.
- Astean gutxienez 36 orduko atsedenaldia izango dute eta Langileen Estatutuan agertzen diren jai-egunak izango dituzte.
- Oporrei dagokienez, 30 egun natural hartzeko aukera izango dute, eta gutxienez 15 jarraian hartu behar badituzte ere, oporrak zatika hartu ahal izango dituzte.
- Kontratuak eteteko kalte-ordaina lan egindako urte bakoitzeko 20 egunekoa izango da bidegabeko kaleratzeen kasuan eta 12 egunekoa enplegatzaileak atzera egiten duenean.
- Legeak bihar indarrean dauden kontratu guztiei eragingo die. Enplegatzaileek urtebeteko epea izango dute egungo kontratua formalizatzeko.
- Orain arte etxeko langileen egoera arautzen zuen legea 1985ekoa zen.