Greba orokorra egiten ari dira Grezian troikaren eskakizunen kontra
Grezian urteko lehenengo greba orokorra egingo dute gaur troikak, herrialdearen porrota saihesteko diru-laguntza jasotzeko, exijitzen duen soldaten, pentsioen eta gastu sozialaren murrizketen kontra.
GSEE sektore pribatuko langileen sindikatu nagusiarentzat "xantaia" dira troikaren eskakizunak eta Grezia "pobreziara" zigortzen dute.
Herstura neurri horiek "baliabiderik gabe utziko dituzte zerbitzu publikoak", osasuna eta hezkuntza bereziki, eta "atzeraldiaren bidea indartuko dute", ADEDY funtzionarioen elkarte garrantzitsuenaren arabera.
Bi sindikatuen artean Greziako langileen erdia baino gehiago ordezkatzen dute.
Baina merkataritza ganberek eta denda ertain eta txikiak ordezkatzen dituzten elkarteek ere bat egin dute grebarekin, troikaren eta Lukas Papadimosen Gobernuaren neurriek "greziarren oinarrizko bizi baldintzak murriztuko" dituztelako eta kontsumoa gutxituz negozioetan eragin kaltegarria jasango dutelako.
Itsasontziak portuan geratuko dira marinelen eta ingeniarien sindikatu nagusiek ere bat egin baitute protesta deialdiarekin.
Trenak ere geldirik egongo dira, baina garraio publikoak normaltasunez egingo du lan 09:00etatik aurrera Atenasen, herritarrek manifestazioetara joateko aukera izan dezaten.
Hegaldiei dagokienez, aldiz, ez da eragozpenik izango, pilotuen eta kontroladoreen sindikatuek ez baitute grebarekin bat egin.
Ospitaleetan larrialdi zerbitzuak egongo dira soilik martxan, irakasleak ez dira eskolara joango, eta auzitegiak eta bankuak ez dituzte irekiko.
Greziako Gobernua osatzen duten alderdiek (sozialdemokratak, kontserbadoreak eta eskuin muturrekoak) troikaren eskakizunei erantzun beharko diete gaur; bestela, ez dute Europar Batasunak eta Nazioarteko Diru Funtsak hitz emandako 130.000 milioi euroko laguntza jasoko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek greba egingo dute berriz
“Patronalaren pasibotasunaren aurrean”, maiatzaren 15ean egin zuten bezala, greba egingo dute Bilbao BBK Liveko zein Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako egun banatan.
Pirinioetako abeltzainek hartzak zaintzeko eskatu dute, horien kopurua abeltzaintza estentsiboarekin "bateragarria" izan dadin
Ezkaroze eta Aribe herrietan, etxeetatik gertu dauden eremuetan, bi hartz ikusi dituzte asteburuan. Hartza hain gertu izateak kezka zabaldu du inguruko abeltzainen artean, abere taldeetan zer ondorio izango dituen beldur.
Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan
Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.
Arabako lantegietan aldi baterako lan erregulazioa aktibatzea proposatu du Tubacexek, eskaeren jaitsieragatik
Ormuzko itsasartea ixtearen ondorioz, eskaera-kopuru asko jaitsi delako proposatu du neurria. Alabaina, Iranen eta AEBren arteko akordioa gauzatzen bada, egoera alda daiteke.
Cl Group taldeak Papresa erosteko eskaintza onartu du epaitegi batek
Cristian Layri lotutako Extremadurako taldeak 39,3 milioi euroko eskaintza egin zuen, baina azkenean erosketaren zenbatekoa handiagoa izango da Donostiako Merkataritza Arloko Epaitegiaren arabera.
Bizkaiak “etorkizuna eraikitzeko lekua” dela aldarrikatu du Madrilen, inbertitzaileak erakartzeko
Aldundiak bere erreforma fiskala aurkeztu du Madrilen, ehun bat enpresatako eta erakundetako ordezkarien aurrean.
Langile bat hil da Topoaren lanetan, Donostian
Euskal Trenbide Sareak ohar bidez jakinarazi duenez, tunel batean lanak egiten ari zirela, makina bat irauli da eta langilea azpian harrapatu du.
ZUZENEAN: Etekin Ekonomia Topaketak
Lehiaren Batzordeak espedientea ireki die Ibexeko sei bankuei, hipotekekin lehiaren kontra jardun dutelakoan
Banco Santanderrek, CaixaBankek, BBVAk, Sabadellek, Bankinterrek eta Unicajak adierazi dute hipoteken garestitzea merkatuaren egoeraren ondorio dela.
Satsek bertan behera utzi du emaginen greba Osakidetzan, profesionalen faltari buruzko negoziazioa ireki ostean
Erizainen sindikatuak ekaina eta uztaila bitartean aurreikusitako lanuzteak geldiarazi ditu, baina ohartarazi du mobilizazioei ekingo diela Euskal Osasun Zerbitzuak plantillak indartzeko neurriak zehazten ez baditu.