2009ko salaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehiaren Batzordeak 10,6 milioiko isuna jarri dio Iberdrolari

Iberdrolak helegitea aurkeztuko du Auzitegi Nazionalean datorren egunetan administrazioarekiko auzi-prozesu baten bitartez.
Iberdrola dorrea, Bilbon. Argazkia: EITB

Espainiako Lehiaren Batzordeak 10,6 milioi euroko isuna jarri dio Iberdrolari, bezeroak "azken baliabideko energia-merkaturatzailetik" merkatu libreko merkaturatzailera "bezeroaren beraren baimenik gabe" pasatzeagatik. Legeak nahitaezkotzat jotzen du baimen hori.

2009an Gas Naturalek eta Union Fenosak salaketa jarri zuten Iberdrolaren aurka.

2010eko uztailean, Lehiaren Batzordea ikertzen hasi zen eta 2009ko abuztutik 2010eko martxora Iberdrolak, beraien baimenik gabe, bezeroak azken baliabide merkaturatzailetik (bertan tarifa arautuak zituztenak zeuden) merkatu librekora pasatu zituela ondorioztatu zuen.

2009ko ekainetik, bezeroek merkatu librera jo dezakete, elektrizitatea zeinek hornitu aukeratzeko. Hala ere, 10 kilowattetik beherako kontratua dutenek "azken baliabideko tarifa", Gobernuak arautzen duen bakarra, eska dezakete.

Horregatik, idatziak dioenez, testuinguru juridikoa eta ekonomikoa aintzat hartuta, "Iberdrolak interes publikoaren aurka jokatu zuen”.

Espainiako Lehiaren Batzordeak 10,6 milioi euroko isuna jarri dio Iberdrolari, bezeroak "azken baliabideko energia-merkaturatzailetik" merkatu libreko merkaturatzailera "bezeroaren beraren baimenik gabe" pasatzeagatik. Legeak nahitaezkotzat jotzen du baimen hori.2009an Gas Naturalek eta Union Fenosak salaketa jarri zuten Iberdrolaren aurka.2010eko uztailean, Lehiaren Batzordea ikertzen hasi zen eta 2009ko abuztutik 2010eko martxora Iberdrolak, beraien baimenik gabe, bezeroak azken baliabide merkaturatzailetik (bertan tarifa arautuak zituztenak zeuden) merkatu librekora pasatu zituela ondorioztatu zuen. 2009ko ekainetik, bezeroek merkatu librera jo dezakete, elektrizitatea zeinek hornitu aukeratzeko. Hala ere, 10 kilowattetik beherako kontratua dutenek "azken baliabideko tarifa", Gobernuak arautzen duen bakarra, eska dezakete. Horregatik, idatziak dioenez, testuinguru juridikoa eta ekonomikoa aintzat hartuta, "Iberdrolak interes publikoaren aurka jokatu zuen”.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X