Atzera bota dute Iberdrolak blindajeen kontra jarritako helegitea
Auzitegi Gorenak atzera bota du Iberdrolak enpresa barruko boto-eskubideak mugatzeko aurkeztutako helegitea eta orain, ACSk, Iberdrolan akzio gehien (% 19,02) dituen enpresak, duen partizipazioaren arabera bozkatu ahal izango du.
Orain arte % 10eko partizipazioagatik soilik eman zezakeen botoa ACSk, baina orain duen partizipazio osoagatik. Hala ere, ACSk ezin izango du elektrizitate konpainiaren kontseiluan sartu, ebazpenak ez du hori aldatu. Izan ere, auzitegiek uste dute egiturazko lehiakidea dela ACS Iberdrolarentzat, eta horregatik ezin du Administrazio Kontseiluan sartu.
Iberdrolako iturriek jakinarazi dutenez, deuseztasun-kausa bat aurkeztuko dute Gorenean ebazpenaren kontra eta ez dute baztertzen Auzitegi Konstituzionalera jotzea.