YPFren desjabetzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Ezinegon sakona' agertu du Rajoyk Argentinarekin

Gobernuko presidentearentzat erabakia ''justifikaezina'' da eta ''aurrekari larria'' ezartzen du. Espainiak Repsolen zilegizko interesak defendatuko dituela berretsi du Rajoyk Mexikon.
Iragarkia
18:00 - 20:00
YPFren desjabetzea: Erreakzioak

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak ''ezinegon sakona'' agertu du astearte honetan Mexikon, YPF desjabetzeko Argentinak hartutako erabakiarekin.

Rajoyren hitzetan, ''erabakiak ez du inongo justifikaziorik ezta arrazoi ekonomikorik ere'', eta Espainiak Repsolen zilegizko interesak defendatuko dituela berretsi du presidenteak.

Latinoamerikaren inguruko mundu mailako Ekonomia Foroan egin ditu adierazpenok Rajoyk, Puerto Vallartan (Mexikon). Cristina Fernandez presidenteak astelehen honetan egindako iragarpenak Argentinaren eta Espainiaren arteko harremanetan ''beti egon ohi izan den akordioa'' apurtu duela esan du Rajoyk, eta, neurriak Argentinaren izen onari ''kalte'' egiten diola.

Presidenteak berretsi du Gobernuak ''Repsolen zilegizko interesak eta herrien arteko errespetuan oinarritutako ekonomia eredua'' defendatuko dituela.

Guatemalaren eta Mexikoren elkartasuna

Felipe Calderon eta Otto Perez Molina Mexiko eta Guatemalako presidenteek elkartasuna agertu diote astearte honetan Espainiari, Puerto Vallartan egiten ari diren Foroan. Rajoy bi presidenteekin bildu da goizean, eta egoera berria aztertu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X