YPF Gas enpresa ere desjabetuko du Argentinak
YPF desjabetzeak YPF Gas enpresari ere eragingo dio, Anibal Fernandez Argentinako senatariak iragarri duenez.
Asteazken honetan funtsezko aurrerapausoa eman du Argentinako Gobernuak YPF desjabetzeko prozesuan, Senatuak desjabetzearen txostena onartu eta proiektuaren eztabaidari ateak ireki baitizkio. Datorren asteko asteazkenean egingo duten Osoko Bilkuran, YPF Gas enpresa nazionalizatzea ere eztabaidatuko dute.
Eztabaidatu ondoren, Diputatuen Kongresura eramango dute proiektua, eta, ziurrenik, aurrera aterako dute, Gobernuaren alde dauden legegileek bertan gehiengoa dutela baliatuta.
Argentinaren aurkako neurriak, ostiraleko Ministroen Kontseiluan
Jose Manuel Soria Industria, Energia eta Merkataritza ministroak aurreratu duenez, ostiraleko Ministroen Kontseiluan jorratuko dituzte YPF desjabetzeko Argentinak hartutako erabakiaren aurrean Gobernuak onartuko dituen neurriak. Neurri horien inguruko zehaztasunik ez du eman ministroak.