S&Pk Iberdrolaren nota jaitsi du Espainiako ekonomia okertu delako
Standard & Poor's kalifikazio agentziak Iberdrolaren eta haren filialen epe luzerako notak jaitsi ditu gaur, A- mailatik BBB+era, “industriak aurrez aurre dituen erronkengatik eta Espainiako ekonomiak okerrera egin duelako”.
Kalitate "onen" tartetik "onargarrien" tartera pasatzea eragin du beherapenak, eta agentziak lehengo astean Espainiaren kalifikazioa jaitsi duela iragarri eta gero dator.
Ohar baten bidez, Iberdrolak Espainiarekin duen mendekotasun harremana nabarmendu du agentziak, diru-sarreren % 47 etxeko merkatutik baitatorkio, S&Pren arabera.
Multinazionalak "geroz eta egoera zailagoei" egin behar die aurre, kalifikazio agentziaren txostenak dioenez, "eskaintza handiegia duen merkatu elektriko liberalizatuan".
S&Pren ustez, Iberdrolak energia sortzeko ekimenekin lor ditzakeen onura marjinek okerrera egin lezakete epe motzean, eta horrek eragina izan lezake kutxako fluxuan.