Eustat-en datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal ekonomia bigarren atzeraldian sartu da

EAEko ekonomiak % 0,3ko beherakada izan du 2012ko lehen hiruhilekoan. Zortzi hilabetez goraka egin ostean, bigarren datu negatiboa da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordinak urte arteko % 0,3ko jaitsiera izan du 2012ko lehen hiruhilekoan, Eustaten arabera.

Zortzi hilabetez goraka egin ostean, bigarren datu negatiboa da eta, beraz, euskal ekonomia atzeraldian sartu dela baieztatu da.

Horrez gain, joan den urteko lehen hiruhileko datuekin alderatuta ere hiru hamarreneko beherakada izan da.

Gauzak horrela, euskal ekonomia tasa negatiboetan ezarri da berriro, 2010eko lehen hiruhilekotik lehendabiziko aldiz. Espainiako ekonomiaren urte arteko tasak, berriz, % 0,4ko jaitsiera izan du, Estatuko Estatistika Institutuak zabaldu duenez.

Arrazoiak

Eustaten arabera, industrian, eraikuntzan eta merkatuko zerbitzu-sektorean izan den atzeraldiak eragin du aipatu datu negatiboa. Lehen sektorean, ostera, datuak positiboak izan dira.

Horrez gain, enpleguak ere atzera egin du iazko lehen hiruhilekoarekin alderatuta (% 1,7ko beherakada) nahiz aurreko hiruhilekoarekin konparatuta (% 0,8ko beherakada).

Hala eta guztiz ere, gaur emandako datuak Eusko Jaurlaritzak joan den martxoaren 29an aurrikusitakoak baino apur bat hobeak dira. Egun hartan, Ekonomia Sailak 2012ko lehen hiruhilekoan ekonomiaren jaitsiera % 0,8ko izango zela iragarri zuen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordinak urte arteko % 0,3ko jaitsiera izan du 2012ko lehen hiruhilekoan, Eustaten arabera. Zortzi hilabetez goraka egin ostean, bigarren datu negatiboa da eta, beraz, euskal ekonomia atzeraldian sartu dela baieztatu da. Horrez gain, joan den urteko lehen hiruhileko datuekin alderatuta ere hiru hamarreneko beherakada izan da.Gauzak horrela, euskal ekonomia tasa negatiboetan ezarri da berriro, 2010eko lehen hiruhilekotik lehendabiziko aldiz. Espainiako ekonomiaren urte arteko tasak, berriz, % 0,4ko jaitsiera izan du, Estatuko Estatistika Institutuak zabaldu duenez. ArrazoiakEustaten arabera, industrian, eraikuntzan eta merkatuko zerbitzu-sektorean izan den atzeraldiak eragin du aipatu datu negatiboa. Lehen sektorean, ostera, datuak positiboak izan dira. Horrez gain, enpleguak ere atzera egin du iazko lehen hiruhilekoarekin alderatuta (% 1,7ko beherakada) nahiz aurreko hiruhilekoarekin konparatuta (% 0,8ko beherakada). Hala eta guztiz ere, gaur emandako datuak Eusko Jaurlaritzak joan den martxoaren 29an aurrikusitakoak baino apur bat hobeak dira. Egun hartan, Ekonomia Sailak 2012ko lehen hiruhilekoan ekonomiaren jaitsiera % 0,8ko izango zela iragarri zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X