Ikerketa eta Garapena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

I+Gko gastua % 0,3 murriztu zuten 2011n, EAEn

Eustatek argitaratutako behin-behineko datuen arabera, administrazio publikoan eta goi mailako irakaskuntzan gehitu egin zen I+Gko gastua, eta enpresa sektorean, aldiz, murriztu.

Ikerkuntza zientifiko eta garapen teknologikoko jardueren gastua % 0,3 murriztu zen Euskal Autonomia Erkidegoan, 2011n, Eustatek (Euskal Estatistika Erakundeak) emandako behin-behineko datuen arabera.

2011n gastu osoaren % 87,2 gauzatu zuten enpresa, unibertsitate eta erakundeak hartu ditu aintzat Eustatek ikerketa egiteko. Lortutako datuak kontuan izanda, enpresa sektorean izan da murrizketa handiena. Barne-gastua % 1,4 murrizteaz aparte, I+G jardueretarako langileen kopuruak % 0,3 egin zuen behera 2011n.

Goi mailako irakaskuntzari dagokionez, aldiz, I+Gko gastua eta langile kopurua hazi egin ziren, % 2,4 eta % 5,1, hurrenez hurren. Administrazio publikoan ere, I+Gn gastatutako diru kopurua % 3 hazi zen eta langileen kopuruak % 15 egin zuen gora.

Eustatek azaroan argitaratuko ditu I+Gren gastuaren inguruko behin betiko datuak.

Ikerkuntza zientifiko eta garapen teknologikoko jardueren gastua % 0,3 murriztu zen Euskal Autonomia Erkidegoan, 2011n, Eustatek (Euskal Estatistika Erakundeak) emandako behin-behineko datuen arabera. 2011n gastu osoaren % 87,2 gauzatu zuten enpresa, unibertsitate eta erakundeak hartu ditu aintzat Eustatek ikerketa egiteko. Lortutako datuak kontuan izanda, enpresa sektorean izan da murrizketa handiena. Barne-gastua % 1,4 murrizteaz aparte, I+G jardueretarako langileen kopuruak % 0,3 egin zuen behera 2011n.Goi mailako irakaskuntzari dagokionez, aldiz, I+Gko gastua eta langile kopurua hazi egin ziren, % 2,4 eta % 5,1, hurrenez hurren. Administrazio publikoan ere, I+Gn gastatutako diru kopurua % 3 hazi zen eta langileen kopuruak % 15 egin zuen gora.Eustatek azaroan argitaratuko ditu I+Gren gastuaren inguruko behin betiko datuak.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X