Espainiak eta Italiak hazkuntzarako paktua blokeatu dute
Europar Batasunak ostegun honetan estatuburuen eta gobernuburuen arteko goi-bileran 120.000 milioi euroko hazkuntza plana hizartu du, jarduera ekonomikoa eta enplegua bultzatzeko, Herman Van Rompuy Kontseiluko presidenteak jakitera eman duenez.
Kopuru hori Europar Batasuneko aberastasun nazionalaren % 1a da kopuru hori, eta ekimen ezberdinen ondorio da, horregatik ezin da finantzaketa berritzat hartu. Espainiak, Italiak, Frantziak eta Alemaniak Erroman egindako goi-bileran proposatutako kopurua (130.000 euro) baino baxuagoa da.
120.000 milioi euro horiek lortzeko ibilbide orri bat egin dute Europako Inbertsio bankuak, bonu proiektuek eta Inbertsioko Europako Funtsak presta dezaketen diru kopuruaren inguruan.
Espainiak eta Italiak erreserba erakutsi dute paktuaren inguruan, finantza merkatuen egonkortasunerako neurrien akordio bat hartu baino lehen epe motzerako. Bi herrialdeek esan dute paktu hori ezin dela onartu finantza merkatuen arazoak konpontzeko ekintzak adostu baino lehen.
Zorraren gaineko presioa jaisteko proposamenak
Zor-merkatuek Espainiari eta Italiari eragiten dioten presioa aztertuz abiatu dute ostegun honetan, Bruselan, Europar Batasuneko 27 herrialdeetako estatuburuen eta gobernuburuen goi-bilera.
Eurogunearen etorkizunarentzat erabakigarria izan litekeen goi-bilera da, hitzorduaren helburuak epe motzera krisiari aurre egiteko eta euroaren etorkizuna bermatzeko neurriak onartzea eta Europa berri baterako oinarriak zehaztea baitira.
Euroguneko herrialdeek lau ideia nagusi lantzen ari dira epe motzean Espainiaren eta Italiaren finantzaketa zailtasunei erantzun bat emateko. Europako erreskate funtsek merkatuan erreformaren konpromisoak betetzen ari diren herritarren zorra erosteko aukeraz hitz egin da. Espainiako bankuak zuzenean onbideratzeko aukera, Estatutik pasa gabe, ere eztabaidatu dute.
Eurogunea eztabaidaren ari den hirugarren gaia erreskate funts iraunkorraren araudia aldatzea da, hartzekodun nagusiaren maila ez izateko.
Finlandiak presiopean dauden herrialdeek bermatutako zorraren bonuak bidaltzea proposatu du, Gobernuaren ondasunen babesarekin edo diru-sartze fiskalekin.
Espainia aukera guztietara irekita dago, Moncloatik jakitera eman dutenez.
Espainiari egindako eskaerak
Goi-bileran, Europar Batasuneko estatuburuek eta gobernuburuek Espainiari BEZ igotzeko eta etxebizitzaren kenkaria kentzea eskatuko die 2012rako eta 2013rako neurrietan sartu dezan.
Rajoyren eskaerak
Espainiaren finantzaketarako neurrien inguruan mezu positiboa bidali du Rajoyk bilerara sartu aurretik. ''Momentu honetan Espainiari eskaintzen zaion maileguaren prezioa oso garestia da. Horren aurrean neurriren bat hartu beharko da hemen'', esan du. ''Espainiako erakunde publiko askok ezin dute beren burua finantzatu. Finantzaketarik ez badaukagu, beste edozein neurrik ez luke ezertarako balioko'', gaineratu du.
Zentzu horretan, François Hollande Frantziako presidenteak ''irtenbide azkarrak'' eskatu ditu ''merkatuen mehatxua'' jasaten ari diren herrialdeentzat, herrialde horiek dagoeneko erreformarako ''ahaleginak'' egin badituzte ere.
Hazkundea
Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak, bestalde, hazkunderako eta enplegurako ituna sinatzea eskatu die Europako buruzagiei, zorroztasunarekin batera, Europar Batasunak hazkundea ere aintzat hartzen duela argi utziko duen mezua herritarrei helarazteko.
Besteak beste, bankuak eta aurrekontuak kontrolatzeko Europako Banku Zentralak eta Eurotaldeak eskuduntza gehiago izatea ere proposatuko dute, Europa berri bati begira. Era berean, euroak ez duela atzera bueltarik bermatu nahi dute, txanpon bateratuaren proiektua hasi zenean egin gabe utzitako batasun ekonomikoa osatuz.
Eurobonuak
Alemania prest egongo litzateke eurobonuen sorrera negoziatzeko, ''zerga politika bateratua'' onartuko balitz, Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroak The Wall Street Journal egunkariko elkarrizketa batean iragarri duenez.
Bankuen batasuna
Europako Batzordeak urtea amaitu baino lehen lege proposamen bat aurkeztuko du Europako bankuentzako ikuskatzaile bat sortzeko kontinenteko 8.300 erakundeentzako, eta batera izandako funtsentzako. Cameronek argi utzi du Londres bankuen batasunetik at geratuko dela.
Halaber, Eurotaldeak baztertu egin du Espainiako bankuen zuzeneko erreskatea, nahiz eta Mariano Rajoyren Gobernuak kontrakoa eskatu.
Gainera, Herman Van Rompuy eta Durao Barroso Europar Batasuneko eta Europako Batzordeko presidenteek eta Maria Draghi eta Jean Claude Juncker Europako Banku Zentraleko eta Eurotaldeko buruek goi-bilerarako prestatu duten proposamenak ez du Espainiak eta Italiak merkatuetan bizi duten enbatari buruz ezer esaten. Beraz, badirudi epe ertain eta luzera begira jarriko direla.
Zure interesekoa izan daiteke
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.