Rajoyren azken neurrien ostean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Irailerako mobilizazio handia' iragarri dute UGTk eta CCOOk

Estatuko alderdi nagusiek salatu dutenez, azken doikuntzek "ez dute Espainia krisitik aterako". Gainera, ez dute baztertu greba orokorra berriro deitzea.
Candido Mendez UGTko idazkari nagusia eta Ignacio Fernandez Toxo CCOOko idazkari nagusia. EFE

Mariano Rajoyren azken doikuntzei gaitzespena erakusteko "irailerako adostutako mobilizazio handia" prestatuko dutela iragarri dute Candido Mendez UGTko idazkari nagusiak eta Ignacio Fernandez Toxo CCOOko idazkari nagusiak. Halaber, azken doikuntzek ez dutela "Espainia krisitik aterako" ohartarazi dute. Gainera, ez dute baztertu greba orokorra berriro deitzea.

"Irailean mobilizazio handia egingo dugu. Ikusteko dago nolakoa izango den, baina adostutako mobilizazioa izatea nahi dugu", adierazi du Toxok.

"Logikoa da bere sumina erakusteko jendea jada kalera irtetea", esan du Toxok. "Politika hauen aurka etsipenetik borrokara igaro beharko dugu. Irailean Espainiako gizarteak bere gaitzespena erakutsi beharko du, eta guk hori egiteko bitartekoa eskainiko dugu", adierazi du.

Halaber, Toxok ohartarazi duenez, murrizketa gehiago izango dira 2013ko Aurrekontuak aurkezteko unean eta udalek eta autonomia erkidegoek bere defizit helburuak zuzendu behar izango dutenean.

Oraindik ez dute irailerako aurreikusi duten mobilizazio handi horren formatua zehaztu, sindikalistek berrikuntzak sartu nahi dituztelako. Bitartean, ekainaren 19rako deitu dituzten 70 manifestazioetan parte hartzeko deia egin dute.

"Doikuntza klasistak"

Sindikatuburuek onartutako doikuntzak errefusatu dituzte, "langabetuen, langile publikoen, autonomoen eta enpresa txikien eta ertainen aurkako neurri klasistak direlako". "Honek langabeziak handituko du, eta klase ertainei eskainitako kolpe izugarria suposatzen du", salatu dute.

"Hemen ez da inor salbatuko, bakarrik CEOEko enpresa handiak", azpimarratu du Mendezek. Zentzu honetan, "neurriek ez dute enplegua sustatuko, ez langabeena ez gazteena ere", esan du Toxok.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X