Uztaileko datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

% 2,7 turista gutxiago Euskadin

Atzerritarren artean, frantziarrak, alemaniarrak eta britainiarrak dira EAEra gehien datozenak.

Turisten kopurua % 2,7 jaitsi zen Euskadin uztailean, iazko hilabete berbereko datuekin alderatuta. 256.867 bisitari izan dira guztira.

Hain zuzen ere, portzentajeak % 1,5 egin du behera Araban, % 0,8 Bizkaian eta % 5,6 Gipuzkoan, Eustat EAEko Estatistika Institutuak jakinarazi duenez.

Estatuko gainerako lurraldeetatik etorritako bidaiariak % 11 gutxitu dira (-% 6,8 Araban, -% 9,7 Bizkaian eta -% 15 Gipuzkoan). Nolanahi ere, atzerritik etorritakoak % 9,9 hazi dira. Araban iaz baino % 8,6 izan dira, Bizkaian % 13,6 eta Gipuzkoan % 6,4.

Espainiako turisten artean, batik bat Andaluziatik eta Murtziatik etorritakoak hazi dira. Kataluniatik, Madrildik eta Galiziatik iritsitakoak, aldiz, jaitsi egin dira.

Atzerritarren artean, frantziarrak, alemaniarrak, britainiarrak eta Europar Batasunetik kanpoko herrialde europarretakoak igo dira, eta portugaldarrak eta greziarrak jaitsi.

Turisten kopurua % 2,7 jaitsi zen Euskadin uztailean, iazko hilabete berbereko datuekin alderatuta. 256.867 bisitari izan dira guztira.Hain zuzen ere, portzentajeak % 1,5 egin du behera Araban, % 0,8 Bizkaian eta % 5,6 Gipuzkoan, Eustat EAEko Estatistika Institutuak jakinarazi duenez.Estatuko gainerako lurraldeetatik etorritako bidaiariak % 11 gutxitu dira (-% 6,8 Araban, -% 9,7 Bizkaian eta -% 15 Gipuzkoan). Nolanahi ere, atzerritik etorritakoak % 9,9 hazi dira. Araban iaz baino % 8,6 izan dira, Bizkaian % 13,6 eta Gipuzkoan % 6,4.Espainiako turisten artean, batik bat Andaluziatik eta Murtziatik etorritakoak hazi dira. Kataluniatik, Madrildik eta Galiziatik iritsitakoak, aldiz, jaitsi egin dira.Atzerritarren artean, frantziarrak, alemaniarrak, britainiarrak eta Europar Batasunetik kanpoko herrialde europarretakoak igo dira, eta portugaldarrak eta greziarrak jaitsi.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X