Ekonomia Ministerioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Banku txarra' abenduan abiatuko dela iragarri du De Guindosek

Bestalde, Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsaren laguntza behar duten bankuek azaroan jasoko dute dirua, Ekonomia arduradunak Kongresuan adierazitakoaren arabera.
Luis de Guindos Ekonomia ministroa. Argazkia: EITB.

‘Banku txarra’ abenduan abiatuko da, Luis de Guindos Ekonomia ministroak iragarri duenez. “Higiezinen aktiboen inguruko zalantzak argituko dizkie erakunde horrek inbertitzaileei”, adierazi du.

Bestalde, Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsaren laguntza behar duten bankuek azaroan jasoko dute dirua, Ekonomia arduradunak Kongresuan adierazitakoaren arabera.

Madrilgo Kongresuan finantza sistemaren azken erreforma balioztatzeko eztabaida egin dute gaur goizean. Erreforma hori aurrera aterako dute, PPren eta CIUren botoei esker. EAJ abstenitu egingo da, eta gainerako taldeek kontra bozkatuko dute.

Egonkortasun Legea aldatzea, erkidegoak erreskatatu ahal izateko, eta langabeentzat 400 euroko diru-laguntza bideratzea ere onartuko ditu gaur Kongresuak.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X