Akordioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alemaniako trenek Hiriko kotxea gehituko dute garraio sarean

Deutsche Bahn Alemaniako trenbide sareak eta Hiriko partzuergoak elkarlan akordio bat sinatu dute.
Hiriko kotxea Bruselako aurkezpenean.
Hiriko kotxea Bruselako aurkezpenean. EITB

Deutsche Bahn Alemaniako trenbide sareak Hiriko kotxe elektrikoa aukeratu du Berlineko garraio sarea osatzeko.

Goizean sinatu dute elkarlan akordioa Alemaniako hiriburuan eta proiektu pilotua hasiko dute.

Euskal enpresen partzuergoak jakitera eman duenez, 2013an lehen fase bat egingo dute eta Berlinen erabilera publikoa emateko probak egingo dizkiote autoari.

Oniritzi tekniko guztiak izan ostean, 2014an "eFlinkster" izeneko Deutsche Bahn-en kotxeen erabilera partekatuaren sisteman integratuko dute.

Hiriko partzuergoarentzat akordioak "lehen mailako babesa" dakar, Deutsche Bahn mundu osoko mugikortasun eta logistika hornitzaile nagusietakoa baita.

Alemaniako trenak dira Deutsche Bahnen ardatza eta urtean 2.700 milioi lagun eramaten ditu. Enpresa 130 herrialdetan dago eta 290.000 langile ditu denera.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X