EAEko familien datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

10 familiatik 4k euren egoera ekonomikoak okerrera egin duela uste du

Hala ere, Eustaten txostenaren arabera, % 80ak uste du euren baliabide ekonomikoak nahikoak direla.

EAEko familien % 42,4k uste du euren egoera ekonomikoak okerrera egin duela. Hala ere, % 82,2k uste du dituen baliabide ekonomikoekin nahikoa duela, Eustaten "Euskadiko txosten sozioekonomikoa" ikerketaren arabera (azken 20 urteak aztertu dituzte).

Lurraldeka, Bizkaian nabaritu dute gehienbat euren egoera ekonomikoak okerrera egin duela, batik bat industria-birmoldaketak bultzatuta eta langabezia-tasa Gipuzkoan eta Araban baino altuagoa delako.

Hala ere, euskal familien % 82,2k uste du dituen baliabide ekonomikoekin nahikoa duela. % 34,9k, ordea, hilabete amaierara iristeko zailtasunak dituela dio.

1994 eta 1999 bitartean jasotzen zuten diru-sarrerekin nahikoa zutela pentsatzen zuten familien kopurua % 34,9 hazi zen. Hala ere, ordutik 5 puntu baino gehiago jatsi da horrela pentsatzen duten familien kopurua.

Lurraldeka, Araba da dituzten diru-sarrerekin nahikoa dutela uste duten familien kopurua jaitsi den probintzia bakarra.

EAEko familien % 42,4k uste du euren egoera ekonomikoak okerrera egin duela. Hala ere, % 82,2k uste du dituen baliabide ekonomikoekin nahikoa duela, Eustaten "Euskadiko txosten sozioekonomikoa" ikerketaren arabera (azken 20 urteak aztertu dituzte).Lurraldeka, Bizkaian nabaritu dute gehienbat euren egoera ekonomikoak okerrera egin duela, batik bat industria-birmoldaketak bultzatuta eta langabezia-tasa Gipuzkoan eta Araban baino altuagoa delako.Hala ere, euskal familien % 82,2k uste du dituen baliabide ekonomikoekin nahikoa duela. % 34,9k, ordea, hilabete amaierara iristeko zailtasunak dituela dio. 1994 eta 1999 bitartean jasotzen zuten diru-sarrerekin nahikoa zutela pentsatzen zuten familien kopurua % 34,9 hazi zen. Hala ere, ordutik 5 puntu baino gehiago jatsi da horrela pentsatzen duten familien kopurua.Lurraldeka, Araba da dituzten diru-sarrerekin nahikoa dutela uste duten familien kopurua jaitsi den probintzia bakarra.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X