Bildurekin akordio zabala izatea ukatu egin du Eusko Jaurlaritzak
Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zergaren harira PSE-EEk eta Bilduk itxi duten akordioa “puntuala da”, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan. "Zerga-politikan bi aldeak bat gatoz, eta horregatik itxi dugu akordioa”, gaineratu du.
Idoia Mendiak PSE-EEk Bildurekin Gipuzkoan lorturiko akordioaz hitz egin du, Eusko Jaurlaritzako Kontseilu bileraren osteko prentsaurrekoan.
“Zenbaitek ikusi nahi ez badute ere, ez dago bi alderdien arteko akordio zabalik”, adierazi du Idoia Mendiak. “Euskal sozialistak betidanik egon gara zerga-politika aldatzearen alde, justuagoa izateko eta zerbitzu publikoak mantendu ahal izateko”, gaineratu du.
Hauteskunde-kanpainan euskal sozialistek aberastasun handien gaineko zerga baten beharra azpimarratu zutela jakinarazi du Mendiak. “Gehien dutenek eskuzabaltasunez jokatu behar dute eta elkartasuna agertu krisi garai honetan. Halaber, 2,2 milioi biztanle dituen herrialde batean inork ez du ulertzen zerga ezberdinak egotea. Eusko Jaurlaritzari dagokio zerga-politika harmonizatzea, Zergak Koordinatzeko Euskadiko Organuak ez baitu funtzio hori betetzen”, gaineratu du.
Gipuzkoan Bilduk bultzatu duen Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zerga 2013an jarriko da indarrean. PSE-EEk proiektua babestuko duela azpimarratu zuen atzo, baina sozialistak zuzenketen bidez hainbat kontu aldatzen saiatuko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebizitza arloko neurri fiskalak adostu dituzte EAJk eta PSEk, tartean, alokairurako pizgarriak eta jabe handientzako zergak
Jauregik ohartarazi du Tubos Reunidosentzat arrisku kritikoa dagoela SEPIren zorragatik, eta alternatibak bilatuko ditu Vicinayko enpleguetarako
Nafarroak 27 etxebizitza erosiko dizkio inbertsio funts bati
Tubos Reunidosek ez du lotesletzat jo SEPIren zorraren kitapenari buruzko Europako txostena
Errentaren mapa auzoz auzo eta kalez kale Hego Euskal Herrian
Hondarribiko Udalak kereila penala jarri du Zaldunbordako outletaren enpresa sustatzaileen aurka
Bizkaiak aurreikusitakoa baino diru gehiago bilduko du, eta Euskadiko hazkundearen buru izango da 2027an
Euskal Herriko sindikatuek "espekulazioari ez!" esango diote azaroaren 11n eta soldata igoerak eskatuko dituzte
Vicinayren zuzendaritzak aldi baterako enplegu espedientea egin eta 60 lagun kaleratzeko asmoa du