Greba orokorra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

A-14an politikaren 'norabide aldaketa' egotea nahi dute sindikatuek

Sindikatuek azaroaren 14rako greba orokorraren deialdia erregistratu dute.
Sindikatuek azaroaren 14rako greba orokorraren deialdia erregistratu dute.

CCOO, UGT, USO, CGT eta Intersindical sindikatuek azaroaren 14rako greba orokorraren deialdia erregistratu dute Enplegu Ministerioan "arrazoi nahikoak" daudela eta Gobernuren "politikan norabide aldaketa" lortu behar dela argudiatuta.

Toxoren iritziz, Gobernuaren azken "zentzugabekeria" administrazio publikoei langile kopurua murriztea ahalbidetzen dien araudia argitaratzea izan da.

Hori dela eta, greba orokorraz haratago, Gobernuarekin gatazka irekita egongo dela berretsi dute, Angela Merkelen agindupean gobernuen eta merkatuen "gehiegikeriari" aurre egiteko.

Administrazioetako kaleratzeen inguruan, defizita murrizteko "bide bakarra" langile publikoen kaleratzea izateko aitzakia dela kritikatu dute.

Unai Sordok grebara batzeko deia egin die euskaldunei

Unai Sordo Euskadiko CCOO sindikatuko idazkari nagusiak azaroaren 14ko grebara batzeko deia egin die euskal langileei, “afinitate politiko eta sindikalak albo batera utzita.” Europa mailan antolatutako mobilizazio horretan parte hartzearen garrantzia azpimarratu nahi izan du Unai Sordok. Gainera, “beste hainbat greba orokor eta manifestazio egingo dira Europar Batasuneko beste herrialdeetan.”

Europan “mugarri” izan behar du mobilizazio egun horrek, eta egungo politika ekonomikoaren alternatiba izango den sistema eraikitzeko balio behar du, Unai Sordoren iritziz.

Ez du uste LAB eta ELA sindikatuek greba deialdiarekin bat egingo dutenik: “Ez dute euren jarrera argitu, eta ez dirudi egingo dutenik”, aitortu du Unai Sordok.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X