Europa mailako greba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

UGTk eta CCOOk greba orokorra deitu dute azaroaren 14rako

Lehen greba orokor iberiarra izango da, Espainian eta Portugalen aldi berean egingo delako. Baliteke ere beste herrialderen batek grebarekin bat egitea, Greziak adibidez.
Iragarkia
18:00 - 20:00
UGTk eta CCOOk greba orokorra deitu dute azaroaren 14rako

UGT eta CCOO sindikatuek greba orokorra deitu dute azaroaren 14rako. Bi sindikatuek bilerak egin dituzte egurdian greba deitu ala ez erabakitzeko. Azkenean, eta ostegunean Europako Sindikatuen Konfederazioak Europar Batasunean greba orokorra egun horretan deitzea erabaki ostean, greba deitzea erabaki dute.

Azaroaren 14koa Mariano Rajoyren Gobernuaren kontra egiten den bigarren greba orokorra izango da, eta demokrazian egiten den bederatzigarrena.

Azken greba orokorra martxoaren 29an egin zen, Gobernuak otsailaren 10an onartutako lan erreformaren kontra.

Lehen greba "iberikoa"

Fernando Lezcano CCOOko Komunikazio idazkari nagusiarek konfirmatu egin du azaroaren 14rako deialdia. Lezcanoren hitzetan, lehenengo greba orokor eta iberikoa izango da, lanuztea Espainian eta Portugalen egingo delako, aldi berean. Hala ere, ez dute baztertu beste herri batzuek grebarekin bat egitea, Greziak adibidez.

Lezcanok azaldu duenez, greba iberikoa egun bererako Europan deituta dagoen protesta jardunaldiaren parte da, izan ere, Europako Sindikatuen Konfederazioaj (CES) manifestazioak eta bestelako protestak deitu ditu Europa osoan.

Gauzak horrela, protesta jardunaldiak Europar Batasuneko botereen arteko harremanetan aldaketak eragitea espero dute, eta sindikatuen Europa mailako koordinazioari "bultzada izugarria" emango diola azpimarratu CCOOko ordezkariak.

Confebask

Confebask Euskal Entrepresarien Konfederakuntzak deialdiari erantzun dio, Jon Bilbao idazkari nagusiaren bidez. Bilbaoren hitzetan, azaroaren 14rako deitutako greba orokorra "beste huts egite bat" baino ez da, eta sindikatuei "seriotasunez eta zentzuz" jokatzeko eskatu die.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X