Lege-dekretua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azken orduko negoziazioak, etxegabetzeak geldiarazteko helburuz

PPren Gobernuak gaur onartuko du lege-dekretua, PSOErekin akordioa egon edo ez.
Etxegabetzeen aurkako manifestazioa Barakaldon. EITB
Etxegabetzeen aurkako manifestazioa Barakaldon. EITB

Ministroen Kontseiluak etxegabetze larrienak geldiarazteko lege-dekretua onartuko du gaur, PSOEren babesik gabe seguru aski.

Hain zuzen ere, urtero 19.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten sendien etxegabetzeak galaraztea izango du helburu dekretuak.

Gobernua eta PSOE negoziatzen aritu dira azken egunetan, Amaia Egañaren suizidioaren ostean. Azken bilera atzo hasi zuten, 19:00etan, eta gaur bukatu, 01:00etan. "Aurrerapausoak" egin ei zituzten, baina ez zuten akordio osorik lortu.

Sozialistek azaldu dutenez, oraindik ere hainbat zehaztasun garrantzitsu daude hitzartu gabe, hala nola zeintzuk diren, zehazki, legeak babestu behar dituen sendi motak.

Gobernuak sektore ahulenen etxegabetzeak baino ez ditu geldiarazi nahi, hots, edadetuenak, minusbaliatuenak eta seme-alabak dituzten gurasoenak.

Gaur goizean, bi aldeek negoziatzen jarraitzen dute, akordio bila.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X