2013
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabaren aurrekontua % 6 murriztuko da, diru-sarreren beherakadagatik

Foru Aldundiak 2.030 milioi euro izango ditu eta, 2013an Gabonetako aparteko soldata ordaintzeko asmoa badu ere, aurten ez du ordainduko.
Jose Zurita Arabako Ogasun diputatua. Argazkia: Efe

Arabako Foru Aldundiak 2.030 milioi euroko aurrekontua izango du datorren urterako, iaz baino % 6 gutxiago, diru-sarrerak % 4 murriztu ondoren.

Jose Zurita Arabako Ogasun diputatuak agerraldia egin du gaur hedabideen aurrean datozen urterako diru-kontuak azaltzeko. Besteak beste, 2013an Gabonetako aparteko soldata ordaintzea eta soldatak izoztea erabaki dute.

2.030 milioi euroko aurrekontutik, 1.273 milioi Eusko Jaurlaritzari emateko izango dira, 201 udalak eta udalerrietako erakundeak finantzatzeko, eta 158 Estatuari ordaindu behar zaion kuporako. Geratzen diren 398 milioi euroak Aldundiak kudeatu beharko duen diru kopurua izango da.

Azken diru partida horrek % 9ko beherakada jasan du (2012an 437 milioi ziren) eta, Zuritaren esanetan, "esfortzu itzela" egin behar izan dute gastuak departamentu guztietan murrizteko.

Hala ere, Zuritak azpimarratu du Aldundiak zerbitzu sozialen eta sustapen ekonomikoaren alde lan egingo duela, izan ere, aurrekontuaren erdia horretara bideratuko omen dute.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X