Irailera arte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadi eta Asturias, superabita duten autonomia erkidego bakarrak

Autonomiek urteko lehenengo hiruhilekoan lortu dute oreka aurrekontuetan, eta aurtengo jarduera BPGren % 1,5eko desorekarekin ixtea dute helburu.
Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoen ministroa. EFE

Autonomia Erkidegoek BPGren % 0,93ko defizita izan dute irailera arte, Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoen ministroak azaldu duenez.

Autonomiek urteko lehenengo hiruhilekoan lortu dute oreka aurrekontuetan eta ekainera arte % 0,77ko defizita izan dute. Aurtengo jarduera BPGren % 1,5eko desorekarekin ixtea dute helburu.

Autonomia Erkidegoek bederatzi hilabeteotan 9.790 milioi euroko defizita izan dute, BPGren % 0,93, iazko epe berean erregistratutakoa baino % 2,2 gutxiago.

Ogasun ministroak azaldu duenez, portzentaje horrek argi utzi du jarduera honetarako helburuaren "lineak" zein izan behar duen. Halere, ezin da bermatu autonomiek helburua beteko dutenik, gaineratu du.

Termino homogeneotan, kontuak aurrez entregatzearen efektua kenduta, autonomien defizita 11.978 milioi eurokoa izango zen (BPGren % 1,14). Murtzia eta Nafarroak dagoeneko aurtengo helburua gainditzen dute, % 2,23 eta % 2,04 defizitekin, hurrenez hurren. Bi autonomia erkidegok superabita dute: Asturiasek (% 0,63) eta Euskadik (% 0,25).

Montorok azaldu duenez, Nafarroaren kasuan, bere defizita ordaindu

beharreko egutegiari dagokio, ondorioz, % 1,5eko defizita lortzeko

bidean dago.

Honako erkidego hauek dute % 1eko defizita: Extremadura (% 1,40), Andaluzia (% 1,35), Kanariak (% 1,21), Galizia (% 1,17) eta Kantabria (% 1,08). % 1aren azpitik, ondorengo hauek: Errioxa (0,24), Balearrak(0,33), Valentzia (0,59), Gaztela-Mantxa (0,76), Madril (0,79), Gaztela eta Leon (0,80) eta Aragoi (0,85).

Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioak autonomiei banan banako eskakizuna helarazi die, egitasmo ekonomiko-finantzario guztiak "zorrotz betetzeko", bakoitza zein egoeratan dagoen kontuan hartuta.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X