Langabezia hazi egin da; 171.000 langabe daude EAEn, 51.800 Nafarroan
, 2.991 lagun gehiago geratu dira lanik gabe azaroan (urrian baino % 1,78 gehiago) aurreko hilarekin alderatuta eta denera 171.069 langabe daude EAEn Enplegu Ministerioaren datuen arabera.
Urtebetean, 2011ko urritik, langabezia % 18 hazi da erkidegoan, 26.095 lagun gehiago gelditu dira lanik gabe.
Nafarroan, % 1,68 hazi da
Nafarroan 856 lagun gehiago daude langabezian azaroan, % 1,68 gehiago, eta denera 51.849 lagun daude lanik gabe Foru Erkidegoan. Aurreko urtearekin alderatuta, 6.010 lagun gehiago, % 13,1.
4.907.817 langabe Espainian
Langabeziaren zerrendetan izena eman duten lagunen kopurua hazi egin da laugarrenez Espainian eta azaroan 74.296 lagun gehiago daude lanik gabe aurreko hilarekin alderatuta, denera 4.907.817 langabe (% 1,54 gehiago) Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren datuen arabera.
Dependentzia duten lagunen zaintzaileen Gizarte Segurantzaren hitzarmenak bertan behera gelditu ostean, 37.983 langile gehiagok eman dute izena langabeziaren zerrendetan, izan ere, orain arte lan-eskatzaile bezala agertzen ziren eta orain langabe gisa agertzen dira.
2011. urteko azarotik langabezia % 11,02 hazi da (487.355 lagun gehiago).
Datu hauek ematen direnetik (1997tik) historiako bigarren azaro txarrena izan da, 2008an zerrenda horretan 171.243 langabe gehiago zenbatu ondoren.
Batik bat zerbitzuetan hazi da, 63.166 langabe gehiagorekin (% 2,12), jarraian nekazaritzan, 5.777 lagun gehiago daude lanik gabe (% 3,12), industrian 4.670 lagun gehiago (% 0,87) eta baita aurretik lanik gabe zeudenen artean ere, 2.954 (% 0,78). Eraikuntzan, berriz, jaitsi egin da langabeen kopurua; 2.271 lagun gutxiago (% 0,30 gutxiago) zenbatu dituzte lanik gabe.
'Datu txarra' dela onartu du Bañezek
Azaroko langabezia datua, "langabezia areagotzen den guztietan bezala", "txarra" dela onartu du Fatima Bañez Enplegu ministroak, baina Gobernuak "gizarte drama horren aurrean" ez duela "etsiko" esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.