Dekretua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gobernuak Aurrekontuetan ezarriko du kanon digitalaren zenbatekoa

Gobernuak ez omen du "zergarik ezarriko erabiltzaileentzat", eta kopia pribatua egiteagatik emango den ordaina Aurrekontuetan ezarriko da, "irizpide objektiboetan" oinarrituta.
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuaren bozeramailea.
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuaren bozeramailea. Argazkia: Efe

Ministroen Kontseiluak kopia pribatuagatik emango den ordaina arautzeko dekretua onartu du gaur. Jabetza Intelektualaren Legeak egileei eta sortzaileei aitortzen dien eskubidea da hori eta "zenbatekoa" Estatuko Aurrekontu Orokorretan ezarriko da eta "urtea amaitu eta gero" ordainduko da.

Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du ez dutela "zergarik ezarriko erabiltzaileentzat", eta kopia pribatua egiteagatik emango den ordaina Aurrekontuetan ezarriko da, "irizpide objektiboetan" oinarrituta.

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuaren bozeramaileak Ministroen Kontseiluaren ostean azaldu duenez, "Erret Dekretu honen bitartez, Europar Batasunak agintzen duen ordaina emango zaie jabetza intelektuala dutenei".

"Dekretuak zehaztu egingo du nortzuk diren kopia pribatuagatik ordaina jasoko dutenak eta zenbat jasoko duten, irizpide objektibo batzuetan oinarrituta", gaineratu du.

Espainiako Gobernuak bertan behera utzi zuen, 2011ko abenduaren 30ean, PSOEk ezarritako kanon digitala eta "sistema aldatu" zuen, "kopia pribatuagatik ordaina emateko".

Hori horrela, berez, kanon digitalik ez dago, eta kopia pribatuagatik ordaina da ematen dena, 1987ko Jabetza Intelektualaren Legeak sortzaileei eta egileei aitortzen dien eskubidea delako.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X