Absolbitu egin dituzte Gernikako 18 piketekideak
Absolbitu egin dituzte Gernikan 2011ko urtarrilaren 27ko greba orokorrean ustez pikete informatibo batean aritu eta langile bati lanerako eskubidea urratzeagatik auzipetutako 18 lagunak.
Supermerkatu bateko banatzaileari lan egitea eragoztea eta haren autoari kalteak egitea leporatzen zieten, baina Bilboko Auzitegiaren ebazpenak dio ezin dela frogatutzat eman supermerkatuak jarri zien salaketa.
Akusatu bakoitzarentzat 3 urte eta 9 hilabeteko kartzela-zigorra eta 6.000 euroko isuna eskatu zuen fiskalak.
Defentsak, berriz, absoluzioa eskatu zuen, akusaziorik ez zegoelako eta ez zelako salaketa frogatutzat eman. Hamar eguneko epea du orain fiskalak helegitea jartzeko.
LAB sindikatua pozik agertu da Bilbo Auzitegiak emandako epaiarekin, bere ustez absoluzioa zelako prozesu honetatik espero zitekeen emaitza bakarra.