Eurostaten datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euroguneko langabezia-tasak % 11,7an itxi du 2012a

Grezia da zifrarik okerrenak dituen herrialdea eskualde osoan, urrian % 26,8ko langabezia-mailara iritsita, Espainiaren aurretik %% 26,1).
Langabezia paro Lanbide eitb
Langabezia paro Lanbide eitb

Euroguneko langabezia-tasa 2012ko abenduan % 11,7an jarri zen, urtebete lehenago baino puntu bat gorago, Eurostatek emandako datuen arabera. Grezia da zifrarik okerrenak dituen herrialdea eskualde osoan, urrian % 26,8ko langabezia-mailara iritsita, Espainiaren aurretik (% 26,1).

Europar Batasunean, langabezia-tasa % 10,7an jarri zen, hilabete lehenagoko datuekin alderatuta, baina zazpi hamarren gehiago, 2011ko hilabete berarekin alderatuz gero.

Estatistika-agentziaren arabera, 25.926 milioi pertsona zeuden lanik gabe abenduan, Europar Batasunean. 2011ri dagokionez, langabeziak gora egin zuen 1,77 milioi pertsonengan Hogeitazapien artean eta 1,79 milioietan Eurogunean.

Eskuragarri zeuden estatukideen datuen artean, langabezia-tasarik baxuenak Austrian (%4,3), Luxenburgen eta Alemanian (% 5,3) eta Herbeheretan (% 5,8) izan ziren. Altuenak, aldiz, Grezian (% 26,8, 2012ko urrian) eta Espainian (% 26,1).

Espainia, gizonezkoen arteko langabezian liderra

Bestalde, gizonezkoen arteko langabezia-maila egonkor mantendu zen Eurogunean (% 11,6) eta Europar Batasunean (% 10,7), azaroarekin alderatuta. Emakumezkoei dagokienez, bi eskualdeetan egonkor iraun zuen, % 11,8an eta % 10,7an, hurrenez hurren. 25 urte baino gutxiagoko pertsonen artean, tasa % 24an egon zen Eurogunean, eta % 23,4an Hogeitazazpien artean.

Espainian, gazteen artean, % 55,6ko langabezia-tasa izan zen, azaroan, aldiz % 55,4, Greziaren (% 57,6) atzetik soilik, nahiz eta azken Estatuko datuak urrikoak izan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X