Eustat
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langabezia % 12,8ra heldu da 2012an Euskadin, % 1,6 gora eginda

Araban egin zuen gora gehien EAEko lurraldeen artean; 2011ko azken hiruhilekoan 2012koan baino % 4,6 txikiagoa zen langabeen kopurua.
Langabezia % 12,8ra heldu da 2012an Euskadin, % 1,6 gora egin ostean
Langabezia % 12,8ra heldu da 2012an Euskadin, % 1,6 gora egin ostean. Irudia: EITB

% 1,6 egin du gora langabeziak Euskal Autonomia Erkidegoan iaz, hortaz, % 12,8ko langabeziarekin itxi du aurreko urtea.

Eustat Euskal Estatitistika Institutuak plazaratu duenez, biztanleria jardueraren arabera (BJA) sailkatzeko inkestaren emaitzak plazaratu ditu, iazko laugarren hiruhilekoari dagozkion datuak jasota.

Lurraldeka, Araban % 4,4 egin zuen gora lanik gabe dauden pertsonen kopurua, Gipuzkoan % 1,7 eta % 0,9 Bizkaian.

2011ko laugarren hiruhilekoan iazko aldi berean baino herritar gehiago zeuden lanean, % 4,6 gehiago hain zuzen, 42.900 pertsona gehiago zenbatu baitzituzten langabezian 2012ko azken hiruhilekoan: 24.400 gizon gehiago eta 18.500 emakume gehiago.

Aurreko urtea bukatu zenean, EAEko langabe kopurua, alegia, lana modu aktiboan bilatzen duten eta, gainera, horretarako prest daudenen pertsona kopurua 130.200 pertsonatan zehaztu dute, aurreko hiruhilabetekoaren 9.600 gehiago eta 2011ko azken epean baino 13.300 gehiago.

Gizonezkoetan izan da beherakadarik nabarmenena, aurreko hiruhilekoan baino 11.700 langile gutxiagorekin; emakumezkoetan, ordea, 7.700koa izan da beherakada. Hiru lurraldeetan egin du behera langile kopuruak; Bizkaian 7.900 behargin gutxiago daude, Araban 6.500 eta Gipuzkoan 5.000.

Industriako sektoreko langile kopurua 9.400 pertsonatan gutxitu da, 7.700 langile galdu dira zerbitzu sektorean, 1.200 nekazaritzan eta, azkenik, 1.100 etxegintzan.

Zure interesekoa izan daiteke

La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, acompaña a los representantes del Comité de Empresa de Tubos Reunidos frente al Congreso de los Diputados, a 17 de junio de 2026, en Madrid (España). Podemos y el comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio (Álava) han presentado una iniciativa en el Congreso de Diputados, en la que se proponen medidas para asegurar la continuidad de la empresa, que actualmente se encuentra en concurso de acreedores.



Marta Fernández / Europa Press

17/6/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan

Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X