Eurostaten datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langabezia % 11,9ra igo da urtarrilean, eurogunean

Greziak, Espainiak eta Portugalek dituzte langabezia tasarik altuenak
Artxiboko argazkia

Urtarrilean berriz gora egin du langabeziak eurogunean, eta dagoeneko % 11,9ko langa gainditu du, Eurostaten emandako datuen arabera. Greziak du langabezia tasarik altuena, eta Espainia bigarrena da (% 26,2).

18.998 milioi pertsona ari ziren lan bila eurogunean urtarrilean, aurreko hilabetean baino 201.000 pertsona gehiago, eta 2012ko urtarrilean baino 1.909 milioi lagun gehiago.

Greziak (% 27), Espainiak (% 26,2) eta Portugalek (% 17,6) dituzte langabezia tasarik altuenak. Bestalde, baxuenak orain ere Austrian (% 4,9), Alemanian (% 5,3) eta Luxemburgon (% 5,3) dituzte.

Gizonen langabezia tasak hamarren bat egin du gora eurogunean % 11,8ra iritsi arte. Emakumeen langabeziak ere gora egin du, eta % 12,1ean kokatu da. Halaber, 25 urtetik beherakoen langabezia tasa % 24,2koa da orain.

Espainia da gizonezko langabe gehien dituen herrialdea, eta gazte eta emakume langabe gehien dituen bigarren herrialdea da, Greziaren atzetik. Gazteen artean langabezia tasa % 55,5ekoa da Espainian, eta emakumezkoen laurdena baino gehiago lanik gabe daude.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X