Elkarrizketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak dio 'pertsonen' aldeko apustua egin duela Aurrekontuetan

Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuaren arabera, aurkeztu dituzten aurrekontuekin babes sozialean eta pertsonetan inbertituko dute, krisia gainditu ahal izateko.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Gatzagaetxebarria, Aurrekontuei buruz, Radio Euskadin

Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuaren ustez, 2013ko Aurrekontuek krisia gainditzen lagunduko dute, babes sozialean eta pertsonetan inbertitzea aurreikusten duelako.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak krisi ekonomikoari egin behar dio aurre, eta horretarako, herritarren babesaren aldeko apustua egin du, "horixe baita Jaurlaritzaren lehentasuna", Hezkuntzako, Osasuneko eta bazterketaren kontrako borrokaren kalitateari eustearekin batera.

Era berean, "modernizazioa" bilatuko duten neurriak ere hartuko omen dituzte, "giza kapitalean" inbertituz, "pertsonen trebakuntzan eta hezkuntza sistemaren kalidadean"."Babes sozialaren euskal ereduaren aldeko apustu egin behar da, eta herritarren trebakuntzan eta heziketan inbertitu", azpimarratu du Gatzagaetxebarriak; izan ere, "hor dago herri honen etorkizuna".

Akordioak

Ogasun eta Finantza sailburuak esan du ez dutela alderdirik lehenesten Aurrekontuak onartzeko akordioa lortzeko, eta irekita daudela gainerako alderdiek egiten dituzten proposamenak aztertzeko. Horren harira, Aurrekontuek "denok konpartitzen ditugun nahiak" barne hartzen dituztela eta horrek onarpena erraztu dezakeela iritzi dio.

Gatzagaetxebarriak azaldu duenez, Jaurlaritzak ezin du "bazkide bat aukeratu" Aurrekontuak onartzeko, bere ardura proiektua "denbora tarte errekorrean aurkeztea" zen.

"Hilabete eta hiru asteko tartean aurkeztu ditugu, eta orain, gogoeta egitea alderdi politikoei dagokie", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X