'Falciani zerrenda'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Falciani estraditatzearen aurka dago fiskala, kolaborazioa argudiatuta

Suitzak eskatu du estraditazioa, HSBC bankutik datuak ateratzeagatik. Datu horiei esker, ustez iruzur fiskala egin zuten 130.000 lagun identifikatu dituzte. 2012an atxilotu zuten, Bartzelonan.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Falciani estraditatzearen aurka dago fiskala

Hervé Falciani informatikaria Suitzara estraditzearen aurka agertu da Dolores Delgado Auzitegi Nazionaleko fiskala, kolaboratu duela argudiatuta. 2012an atxilotu zuten Falciani, Bartzelonan, HSBC Private Bank banketxetik datuak ateratzeagatik, eta, Suitzak haren estradizioa eskatu du. Datu horiei esker, ustez iruzur fiskala egin zuten 130.000 lagun identifikatu zituzten, eta, hala, fiskalak uste du ezin dela Frantziako, Italiako, AEBetako eta Espainiako agintariekin kolaboratu duen pertsona bat ''zigortu''.

''Mota honetako arauak ezartzen ari garenean eta jendeak kolaboratzea eskatzen ari garenean, ezin dugu delitu zantzuak ikusi eta horiek salatu eta jakitera eman dituzten lagunak zigortu'', defendatu du Delgadok, Falcianiren estraditazioa jorratzeko egin dute bistan.

Informatikaria 2012ko uztailaren 1ean atxilotu zuten Bartzelonan, Suitzako agintariek inteligentzia ekonomikoaren kontrako delitua, informazioaren lapurreta, eta banku eta merkataritza sekretua hautsi izana leporatu ondoren.

'Falcini zerrenda' hainbat prozesu judizialetan eskatu izan dela gogora ekarri du fiskalak, eta, besteak beste, 'Gürtel' auzia aipatu du.

Falcianiren adierazpena

Informazio hori zabaltzeagatik inongo ''eskupekorik'' eskatu izana ukatu du Falcianik bere adierazpenean, eta, asmo bakarra bankuan egiten ziren jarduerak salatzea zela gaineratu du, haren hitzetan ''eskandaluzkoak'' zirelako.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X