Sustapen Ministerioaren datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zazpi euskal udalerri, etxebizitza garestienen zerrendaren buru

Donostia da zerrendan lehena, bertan, metro karratuak 3.784,8 euro balio baititu.
18:00 - 20:00
Estatuko etxebizitza garestienak, Euskadin daude

Etxebizitza garestiena duten herrien artean, zazpi euskal udalerri azaltzen dira Espainiako Sustapen Ministerioak argitaratu dituen datuen arabera.

Ikerketa horrek martxoko datuak hartzen ditu kontuan, eta 25.000 biztanletik gora dituzten udalerrien datuekin egin da.

Zerrendan lehena Donostia da, bertan metro karratuak 3.784,8 euro balio baititu. Ondoren, Getxo azaltzen da (3.540,8 euro), eta hirgarren, Bilbo (2.960,1).

Zerrendan Leioa (2.801,9), Irun (2.717,1), Errenteria (2.702,2) eta Santurtzi (2.692,5) ere azaltzen dira.

Horien guztien atzetik, Majadahonda eta Sant Cugat del Valles azaltzen dira.

Halaber, EAE 2013ko lehen hiruhilekoan iazko datu berarekin alderatuta etxebizitza librearen prezioa aldatu ez den erkidego bakarra da. Espainiaren batez besteko jaitsiera % 7,9koa izan da.

Jaitsiera horrekin, Espainiako etxebizitza librearen prezioa metro karratuko 1.519 eurokoa da; 2004tik baxuena.

Estatistikak kontuan hartuta, 2008ko lehen hiruhilekotik, hau da, higiezinen sektorearen "boom"-az geroztik, metro karratuaren prezioa % 27,7 jaitsi da batez beste.

Zure interesekoa izan daiteke

iberdrola galan pradales etxanobe bengoetxea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iberdrolak 125. urteurrena ospatu du Bilbon, begirada "argindarraren aroan" jarrita

Iberdrolak bere 125. urteurrena ospatu du astearte honetan Bilboko egoitzan. Erakundeetako eta enpresa munduko ordezkariak bildu dituen ekitaldi batean, konpainiaren historia gogoratu dute, eta "argindarraren aroa" deiturikoan jarri dute etorkizunerako begirada. Bere hitzartzean, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak esan du "euskal sustraiak" inoiz galdu ez dituen "proiektu integratzaile baten emaitza" dela gaur egungo konpainia. 

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

El pago mediante Bizum llega a los comercios físicos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da

NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta ez da bitartekaririk (Visa, Mastercard…) beharko. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke; saltoki txiketarako, batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X