Abiadura handiko trena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AHT Hendaiara 2032an helduko dela adierazi du Frantziako Gobernuak

Frantziaren erabakiaren ostean, Mariano Rajoyren Gobernuak euskal Y-ren lanak atzeratzeko "aitzakiarik ez" duela esan du Eusko Jaurlaritzak.
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) linea Bordeletik Tolosara eta Daxera, 2024an eta 2027an, hurrenez hurren, luzatzeko programaren berri eman du gaur Frantziako Gobernuak. Era berean, bigarren fase batean AHT EAEko mugaraino eramateko borondatea azaldu du. Horrela, trena martxan egon beharko luke 2032an.

Bigarren faseak Dax eta EAEren arteko tartea osatuko duela azaldu du Garraio Ministerioak agiri batean. Hala ere, aurrekonturik ez dute aurkeztu, proiektua jakitera emateko "azterketa sakonagoak" egin behar direlako. Ministerioak ez du horretarako datarik eman.

Trenbide berriaren eraikuntzak Iparralden ingurugiroari sortuko dizkion arazoak aztertu behar dituztela azaldu du Frantziako Exekutiboak.

"Dax eta Hendaia arteko azterketak jarraitzea" orain erabaki dutela azaldu du Frederic Cuvillier Garraio ministroak. Horrela, "Espainiako muga harrapatuko dute", erantsi du.

"Ez dago aitzakiarik"

Frantziaren erabakiaren ostean, Mariano Rajoyren Gobernuak euskal Y-ren eta Valladolid-Gasteiz tartearen lanak atzeratzeko "aitzakiarik ez" duela adierazi du Eusko Jaurlaritzak.

Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuordearen hitzetan, Frantziaren erabakia "gogoan hartu" beharko luke Espainiako Exekutiboak.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X