Bideragarritasun plana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Edesako langileek inplikazioa eskatu diete erakundeei eta MCCri

"Denbora amaitzen" ari dela ohartarazi dute Basauriko langileek.
Edesako langileak EFE
Edesako langileak Basauriko lantegian. Argazkia: EFE

Edesako langileek egoeraren larritasunaz ohartarazi dute eta dei egin die erakundeei eta Mondragon Taldeari lantegia irekitzeko elkarrekin lan egin dezaten. Adierazi dutenez, “denbora amaitzen ari da”.

Azaroan itxialdia hasi zuten Edesako langileek Basauriko lantegian. Gaur irakurri duten oharrean, larrialdi deia egin dute.

Basauriko eta Bergarako lantegietarako bideragarritasun plana prestatu zuten langileek. Kalkuluen arabera, hori abian jarri ahal izateko 20 milioi euroko finantzaketa beharko lukete.

Edesako langileek aurrera atera ahal izateko planak duen oztopo nagusia “denboraren agortzea” dela gogoratu dute.

“Badakigu Jaurlaritza eta MCC gaia aztertzen ari direla, eta lana zorroztasunez egitearen aldekoak garen arren, hiru hilabete daramatzagu geldirik eta denbora amaitzen ari da”, deitoratu dute.

Planak “enplegu bideragarriaren eta jasangarriaren” aldeko apustua egiten du. “Pena merezi du hori aurrera ateratzeak ”, azpimarratu dute.

“Denek, baita guk ere,  inplikatu beharra dugu. Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek, Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Eusko Legebiltzarrak proiektua babestu dute”, gogoratu dute.

Langileek deia egin diete Eusko Jaurlaritzari “konponbidea zuzendu dezan” eta MCCri “bere balore eta ideiekin bat lan egin dezan”.

“Tamalez, oxigeno gutxi geratzen da. Denborak esango du nor inplikatu den eta nor ez. Parte hartu duten agente guztiak zoriondu behar izatea espero dugu”, amaitu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X