Manifestazioan parte hartzeko deia egin dute sindikatuek
CC.OO., UGT eta USO sindikatuek biharko deitu duten manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Bilbon etzi hastekoa den foro ekonomikoaren kontrako protesta deitu dute igande honetarako hiru sindikatuok.
Guggenheimen izango da nazioarteko goi-bilera ekonomikoa. Mundu osoko agintariak eta adituak batuko dira Bizkaiko hiriburuan. Hain zuzen, museoaren atarian bertan egin dute agerraldia gaur sindikatuetako ordezkariek. "Beste Europa bat posible da, bizkortze ekonomikoa eta enpleguaren sorrera lehentasunak izango diren Europa bat", esan dute.
Unai Sordo CC.OO. Sindikatuko idazkari nagusiak esan duenez, biharko manifestazioa "historikoa" izango da, Sindikatuen Europako Konfederazioak lehen aldiz hartuko baitu parte Euskal Herriko manifestazio batean. Besteak beste, Jozef Niemiec Konfederazioko burua izango da martxan. "Europako erakunde sozial handiena da, 60 milioi afiliatu ditu, Europako 35 herrialde ordezkatzen ditu", esan du. "Murrizketa politiken" kontrako protesta izango dela gaineratu du Sordok, politika horiek "txirotzea" dakartelako eta babes sozialerako ereduak zalantzan jartzen dituztelako.
Jaso dituzten babesak azpimarratu ditu CC.OO.ko kideak. Besteak beste, Alemaniako DGB sindikatua, Italiako CGIL, Frantziako GGT eta Portugalgo CGP nabarmendu ditu. Euskal Herriko erakunde ugarik ere manifestazioarekin bat egin duela gaineratu du.
Raul Arza UGTko bozeramaileak ere gogor kritikatu du asteleheneko goi-bilera, "miseria eta langabezia sortzen dituzten politikak" bultzatuko dituztelako foro horretan. "Beste Europa bat posible da, bizkortze ekonomikoa eta enpleguaren sorrera lehentasunak izango diren Europa bat", esan du.
Eusko Jaurlaritzari, Espainiako Gobernuari eta Troikari zuzendu die mezua Arzak, sindikatuak egungo politikekin ados ez daudela esateko eta ongizatean oinarritutako ereduak bultza ditzatela eskatzeko.
Margarita Iza USOko ordezkariak ere bide beretik egin ditu adierazpenak. Bilbon ez ezik, Madrilen, Lisboan eta Parisen ere goi-bileraren kontrako mobilizazioak egingo dituztela esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.