Eusko Jaurlaritza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko funtzionarioen eta goi-kargudunen soldatak publikoak izango dira

Eusko Jaurlaritzak Administrazio Publikoaren Legearen aurreproiektua aurkeztu du gaur.
Iragarkia
18:00 - 20:00
EAEko funtzionarioen eta goi-kargudunen soldatak publikoak izango dira

Eusko Jaurlaritzak Administrazio Publikoaren Legearen aurreproiektua aurkeztu du gaur. Horren arabera, funtzionarioen eta goi-kargudunen soldatak eta jasotako kalte-ordainak edota sindikatuen ordezkarien kostuak publikoki ezagutzera emango ditu hemendik aurrera.

Gaur Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak aurkeztutakoa Legearen aurreproiektua da, eta, orain, herritarrek eta erakundeek ekarpenak egin ahal izateko epea irekiko du Jaurlaritzak.

Lege berri horri esker, herritarrek euren dekretuak aurkeztu ahal izateko tresna berri bat martxan jarriko du Jaurlaritzak, Erkorekak iragarri duenez.

Informazio hori guztia Interneten aireratuko du etorkizunean Urkulluren Gobernuak, bere webgunean.

Egitasmoa Legebiltzarrera bidali aurretik, Jaurlaritzak proiektu moduan onartu beharko du. Ondoren, Legebiltzarreko taldeek ere euren ekarpenak aurkezteko aukera izango dute.

Egitasmoak aurrera egiten badu, Jaurlaritzak publiko egingo ditu funtzionarioen eta Jaurlaritzako goi-kargudunen soldatak.

Dokumentuaren arabera, web horretan bertan, lehendakariak, sailburuek eta sailburuordeek ere euren ondasunen aitorpenak argitaratu beharko dituzte. Sindikatuek, halaber, liberatuen ordu-kopurua, kostuak eta izen-abizenak argitaratu beharko dituzte.

Bestalde, "gardentasuna" bermatzeko, emandako diru-laguntzak eta horien kopuruak ere publiko egin nahi ditu Jaurlaritzak.

Onartzekotan, Jaurlaritzari eta menpeko sozietateei bakarrik eragingo die, ez Foru Aldundiei.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X