Alor publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errenta aitorpena egiteko formulario berria defendatu du Gipuzkoak

Gipuzkoako Gobernuaren akordioen berri emateko agerraldian, Larraitz Ugartek esan du “lasai” daudela, iragan ostiralean Munilla Donostiako gotzainak auzitara joko zuela iragarri ondoren.
Larraitz Ugarte Foto: EFE
Larraitz Ugarte Foto: EFE

Errenta Aitorpena egiteko formularioan Gipuzkoak jarritako hirugarren lauki zuriaren aurkako balizko salaketa batek “ibilbide juridikorik” ez duela izango adierazi du gaur bertako Foru Aldundiak. Hirugarren lauki horren bidez, zergadunei aukera ematen zaie zergen % 0,7a “alor publikora” bideratzeko.

Gipuzkoako Gobernuaren akordioen berri emateko agerraldian, Larraitz Ugarte bozeramaileak esan du “lasai” daudela, iragan ostiralean Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak auzitara joko zuela iragarri ondoren.

Zerbitzu publikoak kudeatzea Gobernuaren lana izan behar dela eta gipuzkoarren dirua horretarako ere bideratu egin behar dutela azpimarratu du Larraitz Ugartek. Horren harian, eragile sozialek eta elizak euren lana “beste modu batean” finantzatu beharko luketela eta % 0,7 hori zerbitzu publikoak hobetzera bideratzea defendatu egin du.

Errenta aitorpenean jarritako lauki berri horren helburu nagusia “alor publikoa” indartzea dela berretsi du Ugartek. “Beharrezkoa da”, amaitu du.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X