Gorde
Kendu nire zerrendatik

De Guindos: 'Espainiako ekonomia % 1,5 haziko da datozen bi urteetan'

Urteko lehen hiruhilekoaren langabezia-tasaren inguruan, datuak krisiaren hasierakoak baino "hobeak" izatea espero du De Guindosek.
de guindos EFE
de guindos EFE

Espainiako Barne Produktu Gordina % 1,5 haziko da 2014 eta 2015. urteen artean, Luis de Guindos Espainiako Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak aurreratu duenez. Datozen bi urteetan ere, enplegu garbia "modu esanguratsuan" bultzatzea espero du ministroak.

"Susperraldia iraunkorra izango da, krisialdiaren irtenbiderako atea, alegia", esan du. Gogoratu duenez, hilaren amaieran, Egonkortasun Plana Bruselara eramango du Rajoyren Gobernuak eta, bertan, aipatu datuak ere gehituko ditu.

Urteko lehen hiruhilekoaren langabezia-tasaren inguruan, datuak krisiaren hasierakoak baino "hobeak" izatea espero du De Guindosek. Hala ere, urteko lehen hiru hilabeteak beti "txarrenak" izaten direla nabarmendu du. 

Aurreratu duenez, urteko lehen hiru hilabeteetan ere suspertzeak aurrera egin du.

Deflazioa izateko arriskua dagoenik ukatu du De Guindosek eta Espainiako krisiari dagokionez arazo nagusia "bigarren atzeraldia" izan zela azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X