Maiatzaren Lehena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Bizi-baldintza duinak' aldarrikatu dituzte sindikatu txikiek

Maiatzaren Lehenaren harira, CGT, ESK, Soliradi, CNT eta STEE-EILAS sindikatuek deitutako martxak "lanaren eta aberastasunaren banaketa" eskatu du.

CGT, ESK, Soliradi, CNT eta STEE-EILAS sindikatuek elkarretaratzea eta ondoren manifestazioa egin dute Iruñean, Maiatzaren Lehenaren harira, Gobernuaren politiken aurrean "bizi-baldintza duinak" aldarrikatzeko.

"Lanaren eta aberastasunaren banaketa" izan da martxaren leloa, eta pankartaren atzean Iruñeko alde zaharra zeharkatu dute, murrizketen eta langabeziaren aurkako oihuekin ("Borrokara, ogia kentzen ari digute", "Gora eta behera, Gobernuak lana kentzen digu, behera eta gora, Gobernuak bizitza kentzen digu").

Zentzu honetan, Solidari sindikatuak azpimarratu duenez, "krisiaren aurrean Gobernuak hartutako neurriek zatiketa sozial handia eragin dute, aberatsak aberatsagoak direlako, eta pobreak pobreagoak". "Kosteen banaketa guztiz bidegabea izango da, herritarren gehiagoa pobretuko duelako, 2013an banketxeek 7.000 milioi euroko irabaziak izan dituzten bitartean", adierazi du sindikatu honek.

Honen aurrean, CGT sindikatuaren ustez, "aski da" esateko unea da, "Gobernuei, enpresariei eta boteretsuei beste sistema sozial inposatzeko ordua da, baita lanaren eta aberastasunaren banaketan, guztiok bizitza duina izateko".

Hori lortzeko, "aldarrikapena eta borroka dira bermeak, baita pentsio egoki eta askatasun sindikal eta hitzarmen kolektiborako".

CNT sindikatuak, berriz, "esnatzera eta behetik borroka egitera" animatu du, "eguneroko borroka izan behar da, eguneroko eraso larriei behar besteko erantzuna emateko, eta gizartearen eta ekonomiaren aldaketa sakona sustatzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

El pago mediante Bizum llega a los comercios físicos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da

NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta ez da bitartekaririk (Visa, Mastercard…) beharko. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke; saltoki txiketarako, batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X